Miren Agur Meabe idazlea Hezkuntzako ikasleekin solasean

Atzealdea

Miren Agur Meabe idazlea Hezkuntzako ikasleekin solasean

Hitzaldia

Miren Agur Meabe idazlea Hezkuntzako ikasleekin solasean

2021eko Espainiako Poesia Sari Nazionalaren irabazlea Eskoriatzako campusean izan da “Ni, zu, gu. Gorputzak gara” bigarren mailako Hezkuntzako moduluan.

2022·05·16

$titulo.getData()


Maiatzaren 12an, Miren Agur Meabe idazlea egon zen Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ikasleekin. 2021eko Espainiako Poesia Sari Nazionalaren irabazleak saioa eskaini zuen Hezkuntza graduko 2. mailakoen aurrean, hain zuzen ere, Ni, zu, gu. Gorputzak gara moduluan.

 

Urtero, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak Haur eta gazte literatura. Irakur gida argitaratzen du. 2019-2020 urteetako gidan, esaterako, Miren Agur Meaberen izena hainbatetan agertzen da, horietako lan askotan itzultzaile bezala; egile bezala, gainera, zerrenda berezian dago Begiak zerumugan liburuarekin. 

 

Lekeitiarrak 2021ean Poesia Sari Nazionala irabazi zuen Nola gorde errautsa kolkoan liburuarekin. Miren Agur Meabe izan da, euskarazko lan batekin, Espainiako Poesia Sari Nazionala irabazi duen lehen idazlea.