Zabalik dago matrikula Chief Learning Officer (CLO) diploma berritzailean

Atzealdea

Zabalik dago matrikula Chief Learning Officer (CLO) diploma berritzailean

CLO

Zabalik dago matrikula Chief Learning Officer (CLO) diploma berritzailean

Urrian hainbat webinar eta informazio ekitaldi antolatu ditugu. Ikastaroa azaroaren 15ean hasiko da.

2021·09·28

$titulo.getData()


Datorren azaroaren 15ean hasiko da Chief Learning Officer (CLO) programaren hirugarren edizioa. Prestakuntza-programa berritzaile honen berri emateko, hainbat ekitaldi antolatu ditugu urrian. Ikastarorako matrikulazioa irekita dago interesa duten guztientzat.

 

EKITALDIAK URRIAN

 

Urriak 7. Clo Breakfast Club: ikaskuntza estrategikoa erakundeetan. Topaketa honetan parte hartuko dute CLO profesionalak eta sakondu egingo dugu ikaskuntza estrategikoan eta ikaskuntza-estrategiak erakundeentzat duen balioan. Aurrez aurreko saioa Madrilen egingo da eta streaming bidez emango da.

 

Urriak 19. CLOri buruzko online informazio-saioa. Agurtzane Martinez Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko irakaslea eta diplomako ko-koordintzaileak azalduko du erakundean berrikuntza eta ikaskuntza estrategiak aplikatzea helburu duen diplomaren nondik norakoak.

 

Urriak 20. Webinar irekia OKR learning gainean. Saio ireki honetan, Ruben Jeronimo adituak azalduko ditu tresna eta metodo berriak erakundeko ikaskuntza diseinatu, garatu eta ebaluatzeko.

 

Urriak 27. CLOri buruzko online informazio-saioa. Beatriz Garcíak, CLO programaren koordinatzailekideak, diplomaren ezaugarriak azalduko ditu eta hitz egingo du enpresa eta erakundetako lantaldeei ziurgabetasuna nabigatzen laguntzeko beharrezkoak diren gaitasunak eta trebetasunak dituzten pertsonen prestakuntzaren beharraz.

 

Chief Learning Officer (CLO) titulua edo Erakundeetako Ikaskuntzaren Kudeaketan Espezializazio Diplomaren helburua da eskaintzea parte-hartzaileei erakundeetan ikaskuntza- eta berrikuntza-estrategiak aplikatzeko beharrezkoak diren tresna praktiko guztiak. Ikastaroa hau, elkarlanean, Mondragon Unibertsitateak eta TeamLabs hezkuntza laborategiak.

 

 

Infomazio gehiagorako:

Julene Gorrotxate

lit@mondragon.edu

600 02 27 20