Maite Garciak bikain cum laude lortu du bere doktore tesian

Atzealdea

Maite Garciak bikain cum laude lortu du bere doktore tesian

TESIAK

Maite Garciak bikain cum laude lortu du bere doktore tesian

Uztailaren 1ean Maite Garcia Hezkuntzako irakasleak bere doktore tesia defendatu zuen Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean, Eskoriatzan. Epaimahaiak bikain cum laude eman zion.

2011·07·01

$titulo.getData()


Goizeko 10:30ean dena prest zegoen HUHEZIn Maite Garcia has zedin bere tesiaren defentsan. Gaia: "Enfoques de aprendizaje y otras variaciones cognitivo-motivacionales en alumnos universitarios de primer curso". Tesi honek helburua izan du aztertzea zein aldagaik eragiten duten unibertsitatean kalitatezko ikaskuntzan. Eta egiaztatu du lehen ikasturtean ikasleek modu positiboan aurreratzen dutela kalitatezko ikaskuntzarantz, handitu egiten baita ikaskuntza enfoke sakona.

Bi zuzendari izan ditu Maitek tesia egiteko: Iñaki Garcia eta Juan Carlos Torre. Defentsa egunean, berriz, doktore hauek izan zituen epaimahaian: Conchi Yañiz(Deustuko Unibertsitatea), Belen Urosa (Comillasko Unibersitatea), Pello Jauregi(EHU), Pili Sagasta (Mondragon Unibertsitatea) eta Mariam Bilbatua (Mondragon Unibertsitatea).

Bukaeran, epaimahaiak bikain cum laude eman zion Maiteren lanari. Flickr-en ikus daiteke defentsako argazkiak.