Lit masterra aurkeztuko dugu Bartzelonan, apirilaren 9an

Atzealdea

Lit masterra aurkeztuko dugu Bartzelonan, apirilaren 9an

Máster Lit

Lit masterra aurkeztuko dugu Bartzelonan, apirilaren 9an

Ekitaldian parten hartuko masterreko bi koordinatzailek: Mondragon Unibertsitateko Edurne Galindezek eta TeamLabs-eko Beatriz Garcíak.

2021·03·26

$titulo.getData()


Apirilaren 9an, 17:00etan, Ikaskuntza Errazten eta Berrikuntzan (Lit) unibertsitate masterra aurkeztuko dugu Bartzelonan, Katalunian. Aurkezpen ekitaldian, parte hartuko dute masterreko koordinazio taldeko bi kidek: Mondragon Unibertsitateko Edurne Galindezek eta TeamLabs-eko Beatriz Garcíak.

 

Unibertsitate master honek hiru hartzaile nagusi ditu. Batetik, Hezkuntza arlo zabaleko graduatu berriak (Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Pedagogia…) eta jardunean dauden irakasleak eta nahi dutenak eskuratu egungo hezkuntzak ezinbestekoak dituen erraztaile profilaren ezaugarriak. Bestetik, beste esparru batzuetako graduatu berriak eta profesionalak (Gizarte Zientziak, Historia, Komunikazioa, Arte Ederrak…) eta nahi dutenak ezagutu erraztaile baten konpetentziak, baina hauen kasuan, aplikatzeko hezkuntza ez formaleko esparruetan. Azkenik, hartzaileen artean daude hirugarren sektoreko profesionak: hezitzaileak, GKEetako langileak, gizarte-langileak… ikasi nahi dutenak taldeak errazten eta, modu kolaboratiboan, irtenbide ematen arazo konplexuei.

 

Aurkezpen ekitaldia egingo da Bartzelonan, Pallars kalean, TeamLabs-ek duen egoitzan.

Segurtasun neurriak direla-eta, interesatuek aldez aurretik eman beharko dute izena: eman izena aurkezpenean. 


Unibertsitate master hau diseinatuta dago Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea eta TeamLabs ikaskuntza laborategiaren artean.