Sexu jazaparenaren kontrako protokoloa onartu du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Atzealdea

Sexu jazaparenaren kontrako protokoloa onartu du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Sexu jazarpen protokoloa

Sexu jazaparenaren kontrako protokoloa onartu du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Protokoloaren sorreran parten hartu dute Fakultateko ikasleek eta irakasleek.

2020·05·25

$titulo.getData()


2018an hasitako prozesu parte-hartzaile baten ondorioz, “Sexu-jazarpenari, generoan oinarritutako jazarpenari eta bestelako indarkeria matxistei aurre egiteko protokoloa” onartu du Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak. Protokoloaren sorreran parte hartu dute Fakultateko ikasleek eta langileek.

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak ez du inolako indarkeria motarik onartzen, eta, protokolo honen bidez, konpromisoa hartzen du jazarpeneta indarkeria-jarreren aurrean beharrezkoak diren neurriak hartzeko; era berean, horren inguruan sor litezkeen kasuak ebazteko eta haien berri emateko konpromisoa ere hartzen du. Modu horretara, eta informazioa, sentsibilizazioa, prestakuntza eta detekzioa baliatuz, indarkeria mota hori prebenituko du, berdintasuneko eta justizia sozialeko gaia baita, zalantzarik gabe.

Protokoloak hiru helburu nagusi ditu, batetik, kolektibo osora irekitako prozesu parte-hartzaile eta hezitzailea bultzatzea; bestetik, bermatzea Fakultatea izango dela gune libre eta segurua inolako jazarpen sexista barik, eta, azkenik, behar diren kasuetan, neurri zuzentzaileak ezartzeko aukera eskaintzea.

 
MC