Kooperatibagintzan aditu titulua: 15 urte formazio kooperatibista eskaintzen

Atzealdea

Kooperatibagintzan aditu titulua: 15 urte formazio kooperatibista eskaintzen

Kooperatibismoa

Kooperatibagintzan aditu titulua: 15 urte formazio kooperatibista eskaintzen

Hasi berri den ikastaroaren helburua da kooperatiben proiektu sozio-enpresariala garatzeko ezagutza eta tresnak eskaintzea bazkideei. Oraingo edizioan, 14 kooperatibetatik etorritako 23 lagunek hartuko dute parte.

2022·10·04

$titulo.getData()


Ostiralean, irailak 30, eman zioten hasiera Kooperatibagintzan aditu tituluaren 15. edizioari. Oraingoan, 14 kooperatibetatik etorritako 23 lagunek hartuko dute parte. Saio presentzialak ostiraletan izaten dira, Eskoriatzako campusean.

 

15. edizio honetan, honako kooperatibetatik etorritako 23 bazkidek hartuko dute parte: RPK, Ulma Construcción, Ulma Handing, Eika, Maier, Fagor Ederlan, Eroski, Fagor Arrasate, Fagor Industrial, Fagor Automotion, Fagor Elektronioka, Mondragon Assembly, Fagor Taldea eta  Ausolan.  

 

Kooperatibismoa biziberritzen

Kooperatibagintzan aditu tituluak lortu nahi du kooperatiben proiektu sozio-enpresariala indartzea, betiere, dimentsio kooperatibo edo sozialaren garapenean begirada jarriz. Horretarako, ikasturtean, errealitate kooperatiboa ulertu eta aztertzeko, ezagutza teoriko-praktiko sendoa jasoko dute ikasleek. 

 

Aditu titulu honetan, parte-hartzaileek jasoko dituzte erremintak kooperatiben proiektu sozio-enpresarialaren garapenerako baliagarriak izango direnak. Gainera, elkarlana eta bizipenak trukatuta, beste kooperatibetako esperientziak ezagutzeko eta horien gaineko hausnarketa egiteko aukera izango dute. Ikastaro oso praktikoa da eta bukatuko dute ikasturtea proiektu praktiko bana eginda (hemen ikus daiteke aurreko edizio bateko proiektu aurkezpenena eta itxiera saioa).

 

Erreferentziazko ikastaroa

Kooperatibisten eta kudeaketa organoetako kideen formazioan erreferente bilakatu den ikastaro hau antolatuta dago Mondragon Unibertsitateko LANKI Kooperatibismoaren Ikertegia eta Mondragon Taldeko Otalora formazio zentroaren artean. Urte hauetan guztietan, 40 kooperatiba desberdinetatik etorritako 300 ordezkari inguruk hartu du parte Kooperatibagintzan aditu tituluan.

Kooperatibagintza Aditu titulua 2022-2023 - 15. edizioa