Mondragon Unibertsitateko ikertzaileak hizlari Seulen egindako Munduko Kooperatiben Biltzarrean

Atzealdea

Mondragon Unibertsitateko ikertzaileak hizlari Seulen egindako Munduko Kooperatiben Biltzarrean

Kooperatibismoa

Mondragon Unibertsitateko ikertzaileak hizlari Seulen egindako Munduko Kooperatiben Biltzarrean

Abenduaren 1etik 3a arteko nazioarteko jardunaldian, parte hartu dute LANKI Kooperatibismoaren Ikertegiko eta Enpresagintza Fakultateko ordezkariek.

2021·12·15

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateko ikertzaileek parte hartu dute Seulen, Hego Korean, izandako Munduko Kooperatiben Biltzarrean. Abendua 1etik 3a arte egindako nazioarteko 33. jardunaldi horretan, gainera, Euskal Herritik joandako ordezkari ugari egon da. 

 

Mondragon Unibertsitateko bi taldek hartu dute parte World Cooperative Congress-ean. Batetik, eta, modu presentzialean, MTA eta Enpresagintza Fakultateko Jose Mari Luzarragak eta Aitor Lizartzak. Bestetik, bideo konferentziaz egindako aukezpenaren bidez, Ainara Udaondo LANKI Kooperatibismoaren Ikertegiko zuzendariak eta Leire Uriarte Kooperatibismoan eta Kudeaketa Sozioenpresarialean unibertsitate masterreko koordinatzaileak. Gainera, Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza graduko (Leinn) bi ikasle ohiek ere esku hartu dute jardunaldian, Ana Agirrek eta Lucia Cuestak.

 

Esan bezala, ordezkaritza zabala egon da Sueleko kongresuan, hala, beste batzuren artean bertan egon dira: Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburua, Elena Pérez Barredo Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuordea, Iñigo Albizuri, MONDRAGON Korporazioko Harreman Instituzionaletako zuzendaria, Javier Goienetxea, MONDRAGONeko Kongresuko presidentea, Patxi Olabarria, CSCE-EKGK-ko lehendakaria eta Rosa Lavin Konfekoop-eko presidentea.

 

Munduko 33. kongresu kooperatiboaren helburua nortasun kooperatiboa aztertzea izan da. Egungo krisi globala markotzat hartuta, eztabaiden helburua izan da nortasun kooperatiboa sakontzea, haren balioak aztertuz, ekintzak sendotuz, printzipioekin konprometituz eta izandako lorpenak ospatuz.