Koirakaskuntza estrategiak ezagutzeko eta eredu horren praktikan trebatzeko ikastaroa, online

Atzealdea

Koirakaskuntza estrategiak ezagutzeko eta eredu horren praktikan trebatzeko ikastaroa, online

Online ikastaroa

Koirakaskuntza estrategiak ezagutzeko eta eredu horren praktikan trebatzeko ikastaroa, online

“Koirakaskuntza bidezko esperientzia gelan” ikastaroak 20 orduko iraupena du eta maiatzaren 3an hasiko da.

2021·04·28

$titulo.getData()


Maiatzaren 3tik ekainaren 4ra, online eskainiko den Koirakaskuntza bidezko esperientzia gelan 20 orduko ikastaroa eskainiko du Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak. 

Ikastaroan parte-hartzaileak prestatuko dira irakaste prozesua modu konpartituan eskaintzea helburu duen ko-dozentzia ereduan. Hala, landuko dituzte eredu kooperatibo horrek oinarri dituen irizpide pedagogikoak eta ezaugarri praktikoak. Gainera, ko-dozentzian diseinatzeko estrategiak eskuratzeaz gain, ikasleek ezagutuko dituzten hainbat eskoletan abian jarritako ko-dozentzia praktika onak.

 

Online emango den ikastaro honek hiru modulo ditu:

  1. Koirakaskuntzaren oinarriak.
  2. Koirakaskuntzaren hautu pedagogikoak:
    1. Rolen banaketa.
    2. Koirakaskuntza esperientziaren diseinurako estrategiak.
    3. Ebaluaziorako estrategiak.
  3. Koirakaskuntza esperientziak ezagutu.

Dagoeneko irekita dago izen-ematea. Ikastaroaren gaineko informazio gehiagoren bila, interesatuek jo dezakete Fakultateko Idazkarita Akademikora:

Nagore Eskibel (Idazkari Akademikoa)

neskibel@mondragon.edu