Isiltasunaren gaineko jardunaldia, Eskoriatzako campusean, maiatzaren 25ean

Atzealdea

Isiltasunaren gaineko jardunaldia, Eskoriatzako campusean, maiatzaren 25ean

JARDUNALDIA

Isiltasunaren gaineko jardunaldia, Eskoriatzako campusean, maiatzaren 25ean

Hiru adituko hartuko dute parte, Eskoriatzan egingo den “Isiltasunaren bidean: gizakiaren garapen integralaren klabeen inguruko gogoetak” jardunaldian.

2018·05·02

$titulo.getData()


 Isiltasunaren bidean: gizakiaren garapen integralaren klabeen inguruko gogoetak bilkuran, hiru adituk hartuko dute parte, hala nola Halil Bárcenak (Islamean aditua eta sufismoan espezializatua, Bartzelonako Institut d'Estudis Sufís'eko zuzendaria, Arabiar filologian doktorea,  eta kolaboratzailea hainbat erakunde eta unibertsitate katalan eta turkoetan), Teresa Guardans-ek (Filologoa eta Humanitatean doktorea. Irakaslea eta ikertzailea Bartzelonako CETR zentroan) eta María Toscanok  (Filosofian doktorea. Filosofia katedradun ohia  “Isabel la Católica” Institutuan eta ICADE – Comillas Unibertsitatean irakaslea).

Bost helburu nagusi ditu jardunaldiak:

  1. Gizakiaren garapen integralaren hezkuntzarako pistak ireki eta proposatu.
  2. Jakinduria tradizioen ekarpena egin.
  3. Barnekotasunaren garrantzia gizakiaren hezkuntzan landa.
  4. Herritartasunaren eraikuntzan, isiltasunak duen funtzio politiko zein soziala aztertu.
  5. Arretazko giza begiradari lekua eskaini.

Jardunaldia irekia da baina, joan ahal izateko, aldez aurretik izena eman beharko da Interneten, maiatzaren 21a baino lehenago. 

EGITARAUA

  • 09:00 Sarrera.
  • 09:10 Jardunaldiaren aurkezpena.
  • 09:30 Teresa Guardans: El cultivo de la mirada atenta: silencio y desarrollo humano.
  • 10:45  Atsedena.
  • 11:15 Halil Barcena: Silencio, hálito y palabra. Tres modos de cultivo interior.
  • 13:00 Bazkaria.
  • 14:00 María Toscano: Hacia una Espiritualidad Existencial.
  • 15:30 Mahai ingurua: María Toscano, Halil Barcena, Joxe Arregi.
  • 16:45 Ekitaldi artistikoa.

Jardunaldiaren babeslea: