Irekita dago izen-ematea gazteei zuzendutako Komunikazio Campusean

Atzealdea

Irekita dago izen-ematea gazteei zuzendutako Komunikazio Campusean

Komunikazio Campusa

Irekita dago izen-ematea gazteei zuzendutako Komunikazio Campusean

DBH-4ko eta Batxilergoko lehen mailako ikasleentzat dago zuzenduta eta uztailaren lehenengo hamabostealdian egingo da. Astebeteko bi txanda egongo dira.

2021·05·27

$titulo.getData()


Uztailaren lehenengo hamabostaldian egiteko, Komunikazio Campusa antolatu du Ikus-entzunezko Komunikazio graduak Goiena Komunikazio Taldearekin batera. Komunikazio Campusa egingo da Aretxabeletan, Mondragon Unibertsitateak duen campusean, eta dago zuzenduta DBH-4ko eta Batxilergoko lehen mailako gazteentzat. Bi txanda egingo dira, astelehenetik ostiralera. Lehena, uztailaren 5etik 9ra eta, bigarrena, 12tik 16ra.

Komunikazio Campusean parten hartuko dute Mondragon Unibertsitateko irakasleek eta Goienako profesionalek, baina pertsonaia ezagunek ere eskainiko dituzte master-eskolak esaterako, esatereko, Ainhoa Vitoria Gaztea irrati esatariak, Aiora Mujika Youtuberrak eta  Xabi Urzelai Goienako fotokazetariak.

  

Informazioa

  • Zer: Komunikazio Campusa.
  • Noiz: Bi txanda. Lehena, 2021eko uztailaren 5etik 9ra eta, bigarrena, 12tik 16ra. 
  • Tokia: Aretxabaletan, Mondragon Unibertsitateko Komunikazio campusean.
  • Ordutegia: 09:00-13:30 (ordu erdiko atsedenaldiarekin).
  • Nori zuzenduta: DBH-4ko eta batxilergoko lehen mailako neska-mutikoak.
  • Izen-emate epea: 2021eko maiatzaren 3tik ekainaren 18ra.
  • Prezioa: 125 euro.
  • Izen-ematea: www.goiena.eus/bereziak/udalekuak
  • Informazio gehiago:
  • Antolatzaileak: Mondragon Unibertsitatea eta Goiena Komunikazio Taldea.

Xabi Urzelai > Goienako fotokazetaria

 

Ainhoa Vitoria > Gaztea irratiko esataria

 

Aiora Mujika > Youtuberra