Mikel Uralde Mondragon Unibersitateko Ikus-entzunezko Komunikazioko ikasle ohiak irabazi du Huhezinemaren 15. edizioa ‘Hormak’ film laburrarekin

Atzealdea

Mikel Uralde Mondragon Unibersitateko Ikus-entzunezko Komunikazioko ikasle ohiak irabazi du Huhezinemaren 15. edizioa ‘Hormak’ film laburrarekin

Huhezinema

Mikel Uralde Mondragon Unibersitateko Ikus-entzunezko Komunikazioko ikasle ohiak irabazi du Huhezinemaren 15. edizioa ‘Hormak’ film laburrarekin

Aurtengo edizioan, bideoklipek sail berezia izan dute; sail horretako lehengo saria Nitya Lopezek zuzendutako ‘Teloia’ lanak irabazi zuen.

2022·04·02

$titulo.getData()


Atzo, apirilak 1, Aretxabaletako Arkupe Kultur-Etxean egindako ekitaldian, Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiaren 15. edizioko sariak banatu zituzten. Sail ofizialeko sari nagusia irabazi zuen Mikel Uralde Mondragon Unibersitateko Ikus-entzunezko Komunikazioko ikasle ohiak Hormak film laburrarekin. Mondragon Unibertsitateko sailaren lehen saria, bestalde, Asko falta da? lanak irabazi zuen. Bideoklip sailaren lehen saria Nitya Lopezek jaso zuen Teloia bideokliparekin.

 

Huhezinema 2022ko palmares osoa:

 

SAIL OFIZIALA

  • Huhezinema Saria: Hormak / Mikel Uralde Arrue
  • Vertigo Saria: Albondigas / Julen Higuera
  • Ikusleen Saria: Berak baleki / Aitor Gametxo
  • Soinu Onenaren Saria: Ur azpian lore / Aitor Oñederra
  • Mundukide Saria: Yungay 1970 / Raquel Calvo Larralde

MU SAILA

  • Fikzio Onenanaren Saria: Asko falta da?
  • Soinu Onenanaren Saria: Asko falta da?
  • Ikusleen Saria: Asko falta da?
  • Argazki Onena: Hurrengo Geltokia
  • K-Saria: Ama?

BIDEOKLIP SAILA

  • Bideoklip Onena 1: Liher > Teloia / Nitya Lopez
  • Bideoklip Onena 2: Alai eta Pablo Reverte > Ozen / Alai Ormazabal de Urresti
  • Bideoklip Onena 3: Jhonny Graso > Espada y Rosa / Marino Pardo Fuente
Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko 4. mailako ikasleek antolatzen dute Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdia. Aurtengoa, jaialdiaren 15. edizioa izan da eta martxoaren 30etik apirialaren 1era egin da.