Martxoaren 10ean, Hezkuntza graduak eta bigarren aipamenak modalitate erdi-presentzialei buruzko informazio saioa

Atzealdea

Martxoaren 10ean, Hezkuntza graduak eta bigarren aipamenak modalitate erdi-presentzialei buruzko informazio saioa

Hezkuntza erdi-presentziala

Martxoaren 10ean, Hezkuntza graduak eta bigarren aipamenak modalitate erdi-presentzialei buruzko informazio saioa

Online eskainiko diren hiru informazio saio antolatu ditugu, lehena martxoaren 10ean, 18:00etan. Irekita dago izen-ematea.

2022·02·01

$titulo.getData()


Martxoaran 10ean, 18:00etan hasita, eta online eskainitako saioan, Hezkuntza graduak eta bigarren aipamenak modalitate erdi-presentzialean ikasteko aukerei buruzko informazio saioa antolatu du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak. Saioa irekia da, baina aldez aurretik izena eman beharko da.

  • Izena eman webinarrean (Martxoak 10, 18:00)

Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak lau aukera ditu, modalitate erdi presentzialean, Hezkuntza graduen bueltan:

 

Gradu osoa ikasi erdi-presentzialean (Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza)

Aukera hau zuzenduta dago aurretik goi-mailako ikasketak dituztenentzat, kirolari profesionalentzat, Helduentzako unibertsitateko sarrera-proba gainditu dutenentzat eta goi-mailako heziketa zikloa eginda dutenentzat.

 

Bigarren gradu bat egin Hezkuntzan (urtebetean edo bitan egiteko)

Gradua bukatu eta gero, Hezkuntzan bigarren gradu bat egin dezakezu urtebetean edo bi urtean. Aurretik, Haur Hezkuntza ikasi baduzu, egin dezakezu Lehen Hezkuntza gradua hurrengo ibilbideren batean: Lehen Hezkuntza, Atzerriko Hizkuntza, Hezkuntza Berezia, Heziketa Fisikoa eta Entzumena eta Mintzaira. Ostera, aurretik Lehen Hezkuntza ikasi baduzu, egin dezakezu Haur Hezkuntza gradua, honako ibilbide bat hartuta: Haur Hezkuntza, Atzerriko Hizkuntza, Entzumena eta Mintzaira, eta Psikomotrizitatea.

 

Bigarren aipamen bat hezkuntzan (sei hilabetean egiteko)

Gradua bukatu eta gero, aukera duzu Hezkuntzan bigarren aipamen bat lortzeko, sei hilabetean. Aurretik Haur Hezkuntza ikasi baduzu, aukeran dituzu gradu horretako hiru aipamen: Psikomotrizitatea, Atzerriko Hizkuntza eta Entzumena eta Mintzaira. Aldiz, aurretik Lehen Hezkuntza ikasi baduduzu, lau aipamen izango dituzu aukeran: Atzerriko Hizkuntza, Hezkuntza Berezia, Heziketa Fisikoa eta Entzumena eta Mintzaira.

 

Irakasleentzako Gradurako Egokitze kurtsoak

Kurtso hau zuzenduta dago Irakasle ikasketetan diplomatuak direnentzat. Titulu honekin gradu titulua bilakatuko dute diploma titulu zaharra.

 

INFORMAZIO SAIOEN DATAK ETA IZEN-EMATEA

  • Martxoak 10: https://event.webinarjam.com/channel/izen-ematea-1
  • Maiatzak 5: https://event.webinarjam.com/channel/izen-ematea-2
  • Ekainak 16: https://event.webinarjam.com/channel/izen-ematea-3

Informazio gehiagorako: