Graduko 409 ikasle berri izango ditu aurten Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Atzealdea

Graduko 409 ikasle berri izango ditu aurten Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

2020-2021 IKASTURTE HASIERA

Graduko 409 ikasle berri izango ditu aurten Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Oraingo ikasturtean, gradu berri bat eskainiko dugu Bilbon: Humanitate Digital Globalak (HDG). Iaz baino graduko 65 ikasle berri gehiago izango ditu fakultateak.

2020·09·29

$titulo.getData()


Aurtengo 409 ikasle berrietatik 335 dira Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza graduetakoak (204 modalitate presentzialekoak eta 131 modalitate erdi-presentzialekoak). Ikus-entzunezko Komunikazioa graduan, bestalde, 47 ikasle berri hasi dira. Humanitate Digital Globalak (HDG) gradu berrian, azkenik, 27 ikasle hasiberri daude. 

 

Kokapenari dagokionez, Hezkuntza graduetako ikasleek Eskoriatzan izango dituzte aurrez aurreko eskolak, Ikus-entzunezko Komunikazioek, aldiz, Aretxabaletako campusean; azkenik, Humanitate Digital Globalak gradukoek Bilboko Ensantxe eraikinean izango dute egoitza Gabonak arte; ondoren, pasatuko dira Mondragon Unibertsitateak Zorrotzaurren irekiko duen campus berrira.

 

Argazkian, Humanitate Digital Globalak graduko ikasle berriak.