Euspot lehiaketak aurkeztu du 2023ko gaia: ‘Zientzialari eta ikertzaile izan nahi dut!’

Atzealdea

Euspot lehiaketak aurkeztu du 2023ko gaia: ‘Zientzialari eta ikertzaile izan nahi dut!’

Eupot

Euspot lehiaketak aurkeztu du 2023ko gaia: ‘Zientzialari eta ikertzaile izan nahi dut!’

Euspot, euskarazko spot lehiaketako hamabigarren edizioaren helburua izango da gazteengan bokazio zientifiko eta teknikoak sustatzea. Aurten babesle nagusia Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Plana Euskadi 2030 (ZTBP 2030) izango da.

2023·01·25

$titulo.getData()


Gaur, urtarrilak 25, aurkeztu da Euspot euskarazko spot lehiaketaren edizio berria Eusko Jaurlaritzak Donostian duen delegazioan. Honako ordezkariek hartu dute parte aurkezpenean: Cristina Uriarte Toledo, Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako komisionatua; Arantzazu Lagunilla, Arteman Komunikazioko zuzendaria; Goio Arana, Mondragon Unibertsitateko Komunikazio campuseko zuzendaria; Unai Elkoro, Aretxabaletako alkatea; Naiara Okina, Arizmendi ikastolako komunikazio arduraduna eta Leire Luengo, Bai Euskarari Elkarteko ordezkaria.

 

 

 

Euskarazko spoten sorkuntza bultzatzeko sortu zen Euspot euskarazko spot lehiaketa 2001. urtean. Euskal Herrian aitzindaria da euskara, sormena eta publizitatearen arloa uztartzen eta erreferente bilakatu da euskarazko publizitatearen harrobia lantzen. Aurten 12. edizioa ospatuko da eta landu beharreko gaia da “Zientzialari eta ikertzaile izan nahi dut!”. Hain justu ere, 2023ko edizio honetan Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Plana Euskadi 2030 (ZTBP 2030) izango da babesle nagusia. 

 

Ibilbide oparoa: 600 spot Euskal Herri osotik

Ondo errotutako lehiaketa da Euspot eta orain arteko edizioetan 600 spot inguru jaso dira. Ez dago zalantzarik gaur gaurko gizartean ikus-entzunezkoen eragina izugarria dela eta horren ondorioz ikus-entzunezkoen formatuak interes izugarria eragiten duela, bereziki gazteen artean. Euspot, ordea, ez da soilik gazteei zuzenduta dagoen lehiaketa, asko dira urteetan parte hartu dutenen profila, jatorria eta interesa. Era berean, egokia da gogoraraztea irudimena eta sormena direla Euspot elikatzen duten iturri nagusiak. Hortaz, lehiaketa irekia da eta edozeinek har dezake parte. Adin eta maila guztietarako sariak daude eta urten ere, espero da lehiaketa Euskal Herri osora hedatzea, eta marka guztiak hautsiz. 

 

Aurtengo gaia: “Zientzialari eta ikertzaile izan nahi dut!”

30 segundoko iragarki bat sortu beharko da bokazio zientifiko eta teknikoak sustatzeko, gazteengan zientzia eta teknologiarekiko interesa eta grina pizteko eta munduaren eraldaketan aktiboki parte hartzeko. STEAM (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Artea eta Matematika) gaiak gazteengana hurbildu eta balioetsi nahi dira, eta STEAM eduki eta lanbideen interes eta ezagutza maila handitu, haien garapen profesionala eta etorkizuneko gizartearen eraikuntzan duten parte-hartzea errazteko. Sormena eta ikasteko grina bultzatu nahi dira, pentsamendu zientifikoa sustatuz.

 

Oso teknifikatuta dagoen gizarte batean bizi gara, non erronkak gero eta konplexuagoak eta globalagoak diren. Pandemiarekin ikusi den bezala, erronkei aurre egiteko zientziaren beharra dugu inoiz baino gehiago. Gaur egungo munduaren konplexutasunei aurre egiteko pertsona guztiek hainbat trebetasun izan behar dituzte, diziplina aniztasunetik eta sormenetik abiatuta. Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Artea eta Matematikako (STEAM) hezkuntza eta prestakuntza sustatuz, oro har gizartearen gaitasun zientifikoa hobetu nahi dugu. 

 

3.000 euro baino gehiago saritan 

Sei sari banatuko dira.

  • Spotik onena (1.000 euro).
  • Publikoaren saria (500 euro).
  • Gazteen saria (14-18 urte) (500 euro).
  • Musika sinkronizazio onenaren saria (300 euro).
  • Mondragon Unibertsitateko ikasleen spotik onena (500 euro).
  • Arizmendiko ikasleen spotik onena (250 euro).

Parte-hartzaileek 2023ko maiatzaren 29a bitartean izango dute aukera euren lanak egin eta aurkezteko. 

 

Aurten babesle nagusia Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Plana Euskadi 2030 (ZTBP 2030)

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Plana, Euskadi 2030 (ZTBP 2030) plana zuzenean lotzen da Euskal Autonomia Erkidegoak ikerketaren eta berrikuntzaren alde egiten duen apustu estrategikoarekin. Helburua da Euskal Autonomia Erkidegoa berrikuntzan aurreratuen dauden Europako eskualdeen artean kokatzea 2030ean. Ikuspegia da bizi-maila eta enpleguaren kalitatea hobetzea. Estrategia hori erakunde publikoekin, enpresekin, unibertsitateekin, ikerketa-zentroekin, teknologia-zentroekin eta eragile sozioekonomikoekin partekatzen du.

 

30 segundo gehienez eta formatu librean

Lanen iraupena 30 segundokoa izan behar da gehienez. Aurten ere formatua librea izango da, spota edozein formatutan grabatu ahal izango dela: horizontalean ala bertikalean.

 

Ikus-entzunezko publizitatearen gaineko formazioa

Aurten ere antolakuntzak ikus-entzunezko publizitatearen gaineko formazioak eskainiko ditu Euskal Herriko ikastetxeetan, spot egileen harrobia indartzeko asmotan. Formazio saioen helburua izango da gazteei sormenaren eta publizitatearen inguruan izan dezaketen sena sustatzea eta lehiaketan parte hartzera animatzea. Azken urteetan 4.000 ikasle baino gehiagok jaso dituzte Euspoteko formazio saioak hezkuntza zentro ezberdinetan.

 

Euspot.eus-ek 20.000 bisita

Nabarmentzekoa da euspot.eus webguneak urtero 20.000 bisita inguru jasotzen dituela eta sare sozialetan 2.000 jarraitzailetik gora dituela. Parte hartu nahi dutenek, lehiaketako briefinga eta oinarriak Euspoteko webgunean dituzte eskuragai. Eta http://www.euspot.eus/parte-hartu loturako galdetegia bete beharko dute lana aurkezterakoan.

 

Honako hauek dira babesle eta antolatzaileak

Babeslea:

  • Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Plana Euskadi 2030 (ZTBP 2030) 

Antolatzaileak:

  • Aretxabaletako Udala
  • Arteman Komunikazioa
  • Mondragon Unibertsitatea
  • Arizmendi Ikastola

Laguntzaileak:

  • Bai euskarari Elkartea
  • Music Library