“Geroa ereiten” spotak irabazi du Euspot lehiaketako sari nagusia

Atzealdea

“Geroa ereiten” spotak irabazi du Euspot lehiaketako sari nagusia

Euspot

“Geroa ereiten” spotak irabazi du Euspot lehiaketako sari nagusia

Mondragon Unibertsitateko Ikasleek egindako lan onenaren saria irabazi zuen Sara Iriarte, Garaia Pagola, Danel Teranen "Nik ez ditut sustraiak moztuko" lanak.

2021·05·28

$titulo.getData()


SARI BANAKETA EKITALDIA

Aretxabaletako Arkupe Kultur -Etxeko Zaraia aretoan egin da Euspot lehiaketaren sari banaketa ekitaldia. Zaraia aretoa jendez bete da irabazleen izenak zeintzuk diren jakiteko eta lanak txalotzeko. Ane Zuazubiskar Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko ikasle ohi, kazetari eta bertsolariak gidatu du ekitaldia eta lehiaketan aurkeztutako 87 iragarkietatik epaimahaiak aukeratutako 15 finalistak ikusi ahal izan dira pantalla handian. Bertaratutakoek Eñaut Zubizarreta biolontxelo jotzaile aretxabaletarren musikarekin ere gozatu ahal izan dute ekitaldian.

IRABAZLEAK

Guztira, Euspotek 2.800 euro banatu ditu saritan, sei kategoria ezberdinetan.

Spotik onena

Egilea: Iñigo Zapirain Garmendia.

Spota: “Geroa ereiten".

 

Mondragon Unibertsitateko ikasleen spotik onena

Egileak: Sara Iriarte, Garaia Pagola eta Danel Teran.

Spota: “Nik ez ditut sustraiak moztuko”.

 

87 LAN LEHIAN

2021eko edizioan Euspoten parte-hartzea itzela izan da: guztira 87 lan aurkeztu dira, iaz baino 36 spot gehiago. Aurkeztutako lanen artean, 52 lan 18 urtetik gorakoek eginak dira, eta 35 spot 18 urtetik beherakoek eginak.

Aurten ere, Euskal Herriko leku askotatik bidalitako spotak jaso dira: Hondarribia, Donostia, Durango, Gasteiz, Urruña, Irun, Bergara, Dima, Bilbo, Eibar, Arrasate, Aramaio, Leitza, Mungia, Etxalar, Mendexa, Azkoitia, Aretxabaleta, Zarautz, Soraluze, Orereta, Doneztebe, Hernani, Idiazabal, Garai, Legazpi, Oñati, Errezil, Sodupe, Barakaldo, Zarautz, Asteasu, Mendaro, Ataun, Etxebarria, Irura, Bermeo, Etxaguen, Leintz Gatzaga eta Eskoriatza.