Euskal kulturaren eragiletzan master berria jarriko du abian Mondragon Unibertsitateak

Atzealdea

Euskal kulturaren eragiletzan master berria jarriko du abian Mondragon Unibertsitateak

Master berria

Euskal kulturaren eragiletzan master berria jarriko du abian Mondragon Unibertsitateak

Masterra hurrengo ikasturtean hasiko da, urrian. Masterrak prestatuko ditu profesionalak lan egiteko hezkuntza arautuan, ez aratuan eta tokian tokiko kultura eragiletzan edota udal eta erakunde publikoetan.

2023·02·24

$titulo.getData()


Hurrengo ikasturtean, 2023-2024an, master berria eskainiko du Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak: Euskal kulturaren eragiletzan masterra. Titulu propio hau, modalitate erdi-presentzialean emango da, eta saio presentzialak egingo dira Eskoriatzako campusean, asteazken arratsaldetan (18:00-21:00).

 

Eragileak prestatzeko masterra

Euskal kulturak maila askotako desafioak bizi ditu, eta horiei erantzuteko gai izango diren eragileak formatzea beharrezkoa ikusi du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak. Horregatik, masterraren helburua da eragileen harrobia prestatzea: kutur eragileen harrobia, hain zuzen. Non jarduteko? bada, arlo profesionalean nahiz ez-profesionalean, bai hezkuntza arautuan edota hezkuntza araututik kanpo, tokian tokiko kultura eragiletzan edota udal eta erakunde publikoetan.

 

Nori zuzenduta?

Titulu berri hau zuzenduta dago esparru askotako graduatuentzat, baina batez ere, hauetako ikasleentzat: Lehen Hezkuntza eta Haur Hezkuntza graduak, komunikazioarekin lotutako graduak (ikus-entzunezko komunikazioa, kazetaritza, publizitatea…), Humanitate Digital Globalak, euskal ikasketak, itzulpengintza, zuzenbidea… Eta, jakina,  euska kulturan eragiteko interesa duen edozein graduaturentzat.

 

Edukiak

Gaiak modu sakonean landuta eta metodologia aktiboak erabilita, euskal kulturaren galdegai eta problematikei heltzera dator masterra: kultur-eragin globala metabolizatzeko moduak, jarraidura eta irekidura konbinatzeko moduak, gure sustraiak interpretatzeko sintesiak, hizkuntzaren lekua ulertzeko oinarriak, teknologiaren eraginak, komunitatea birsortzeko baldintzak, arte-arlo bakoitzaren desafioak… 

 

Masterreko parte-hartzaileak jardungo dira, besteak beste, orain arte eragiltzan egin denetik harago, nola antolatu daitekeen kulturgintzaren transmisio ganorazkoa hezkuntza arautuan, nola berregin herrietako eragiletza kulturaren arloan, zer oinarritatik hobetu euskal kulturgintzaren inguruko udal-politika publikoak, komunikazio-lanak edota ikerketa-bideak…  Horiei guztiei erantzuteko, lau bloketan banatutako bederatzi modulutan antolatu da masterra: 

  1. Oinarri orokorrak.
  2. Kutur eragiletza eta transmisioa hezkuntzan.
  3. Kutur eragiletza herrigintzan.
  4. Ikerketa proiektua.

Euskal kulturaren eragiletza masterrean parte hartuko dute Udako Euskal Unibertsitateak eta Renoko Unibertsitateko Center for Basque Studies-ek.

 

Prezioa eta izen-ematea

Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako diru-laguntzari esker, masterrak 4.800€ prezioa du.  Gainera, parte-hartzaileek FUNDAEren % 100eko hobaria jaso dezake. Izen-emateari dagokionez, martxoaren 1etik aurrera egongo da irekita masterrerako izen-ematea; online egin daiteke inskripzioa: inskripzioa online. 

 

Informazio gehiago

Julene Gorrotxategi

jgorrotxategi@mondragon.edu

600 02 27 20