Agur ekitaldia atzerriko Erasmus ikasleekin

Atzealdea

Agur ekitaldia atzerriko Erasmus ikasleekin

ERASMUS

Agur ekitaldia atzerriko Erasmus ikasleekin

Pasa den ostegunean, hilak 24, bilkura antolatu zuten Eskoriatzako campusean, agur esateko atzerritik etorritako Udazkeneko Erasmus Programako ikasleei.

2018·01·30

$titulo.getData()


Ekitaldi informala izan zen, eta txokolate eta kafe baten bueltan, atzerriko ikasleek aukera izan zuten hitz egiteko eta partekatzeko gurean izandako ikaste eta bizi-esperientziak. Agur bilkuran, gainera, parte hartu zuten Eskola Politeknikoko, Enpresagintzako eta Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ordezkariek.

Udazkeneko txanda honetan, guztira 60 ikasle egon dira ikasten Mondragon Unibertsitatean. Udaberri txandako ikasleak, bestalde, otsailaren etorriko dira. Guztira, 44 Erasmus ikasle espero ditugu.

Mondragon Unibertsitatearen partetik, mila esker eta hurrengora arte!

Ekimen hau Europar Batasuneko Erasmus+ programak kofinantziatuta dago.