Entzumena eta Mintzaira: Lehen Hezkuntzako graduatuentzako bigarren aipamena eta profesionalentzako Espezializazio Diploma berria

Atzealdea

Entzumena eta Mintzaira: Lehen Hezkuntzako graduatuentzako bigarren aipamena eta profesionalentzako Espezializazio Diploma berria

Hezkuntza

Entzumena eta Mintzaira: Lehen Hezkuntzako graduatuentzako bigarren aipamena eta profesionalentzako Espezializazio Diploma berria

Urtarrilaren 24tik aurrera eskainiko den bigarren aipamen eta espezializazio diploma honek profesionalek gidatutako aurrez aurreko saio praktikoak izango ditu oinarri.

2019·11·12

$titulo.getData()


2020ko urtarrilaren 24tik aurrera, aipamen berri bat eskainiko du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak Lehen Hezkuntzako ikasketak dituztenei: Entzumena eta Mintzaira.

 

Irtenbide profesional handia duen ikastaro honen ardatza izango dira adituek bideratutako 15 astebukaerako saio presentzialak; saio horiek Aretxabaletako campusean egingo dira. Lan-saio eta materietatik jasotako input-etatik profil profesionalaren eraikuntza egin ahal izateko, parte-hartzaileek bidaide izango dute Fakultateko tutore bat.

 

Lehen Hezkuntzako aipamen berria kontuan hartuta, bost dira Fakultateak eskaintzen dituen espezialitateak: online modalitatean eskaintzen diren Lehen Hezkuntza, Atzerriko Hizkuntza, Hezkuntza Berezia, Heziketa Fisikoa eta; hurrengo ikasturtetik aurrera, modu presentzialean emango den Entzumena eta Mintzaira aipamena.