Hasi dira aurrez aurreko lansaioak Euskal Kulturgintzaren Transmisioan Aditu Tituluaren 7. edizioan

Atzealdea

Hasi dira aurrez aurreko lansaioak Euskal Kulturgintzaren Transmisioan Aditu Tituluaren 7. edizioan

Profesionalentzako prestakuntza

Hasi dira aurrez aurreko lansaioak Euskal Kulturgintzaren Transmisioan Aditu Tituluaren 7. edizioan

Lan saioak hilean behin egiten dira, larunbat eta igandetan, Aretxabaletako campusean. Interesatuek azaroko saiora arte izango dute aukera matrikula egiteko.

2018·10·23

$titulo.getData()


Pasa den urriaren 20an hasi ziren aurrez aurreko saioak Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak eskaintzen duen Euskal Kulturgintzaren Transmisioan Aditu Tituluan (EKT). Hitzaldiak Aretxabaletako campusean eskaintzen dira.

 

Ikastaroaren zazpigarren edizio honetan, guztira, 26 lagunek eman dute izena. Oraingo edizioan, aipagarria da ikasle gazte kopuruak izan duen hazkundea graduondoan. Soziologia, filosofia, kazetaritza, ikus-entzunezko komunikazioa nahiz euskal ikasketetan graduatu berri ugari hurbildu dira hainbat gaietan sakontzeko asmoz.

 

EKTko lan saioak hilean behin egiten dira, larunbat eta igandetan. Hala, hurrengo saioak, azaroaren 17 eta 18ko asteburuan egingo dira. Ohikoa den bezala, EKTko lan saioetan parte hartuko du euskalgintzaren transmisioan aditu eta aritu talde handi batek.

 

Interesa izanez gero, azaroko lansaiora arte egongo da irekita matrikula EKT Aditu Tituluan.