Dena gertu martxoaren 17an eta 18an egingo den Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiaren 14. ediziorako

Atzealdea

Dena gertu martxoaren 17an eta 18an egingo den Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiaren 14. ediziorako

HUHEZINEMA 2021

Dena gertu martxoaren 17an eta 18an egingo den Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiaren 14. ediziorako

Oraingo edizioan, 21 film labur aukeratu dituzte. Streaming bidez ere jarraitu ahal izango da jaialdi osoa.

2021·03·15

$titulo.getData()


Martxoaren 17an eta 18an, Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiaren 14. edizioa egingo da Aretxabaletako Arkupe Kultur-etxean. Jaildia bi modutan jarritu ahal izango da, aretoan bertan (plaza mugatuak) edo streaming bidez. Jaialdiaren emisioa helbide honetan eskainiko dute: https://www.twitch.tv/huhezinema/

 

Oraingo ediziorako, 21 film labur aukeratu dituzte. Epaimahai ofiziala honak profesionalek osatu dute: Erika Olaizola, Arantza Santesteban, Aizpea Goenaga eta Irati Crespo.

 

Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko 4. mailako ikasleek antolatzen dute Huhezinema jaialdia.

 

EGITARAUA

Martxoak 17 (asteazkena)

  • 10:00-13:00. Masterclass-a: bikoizketa eta casting-a. Binahi casting agentzia.
  • 15:00-15:30. Film laburren emanaldia.  Begia Begi Truk film laburraren sortzaileek hitzaldi.
  • 15:30-16:30. MU Saileko film laburren lehen blokearen proiekzioa.
  • 16:30-17:00. Atsedenaldia.
  • 17:00-18:30. MU Saileko film laburren bigarren blokearen proiekzioa.

Martxoak 18 (osteguna)

  • 11:00-12:30. Masterclass-a: IXA mugikorrentzat euskaraz egindako lehen websaila.
  • 15:00-16:30. Sail Ofizialeko film laburrak proiekzioa.
  • 16:30-17:00. Atsedenaldia.
  • 17:00-18:30. Sail Ofizialeko film laburrak proiekzioa.
  • 18:30-19:00. Atsedenaldia.
  • 19:00-20:00. Sari banaketa.