Mondragon Unibertsitatea izan da lehena Euskal Herrian eskolak emateko gaitzen duen master batean DUAL akreditazioa lortzen

Atzealdea

Mondragon Unibertsitatea izan da lehena Euskal Herrian eskolak emateko gaitzen duen master batean DUAL akreditazioa lortzen

master duala

Mondragon Unibertsitatea izan da lehena Euskal Herrian eskolak emateko gaitzen duen master batean DUAL akreditazioa lortzen

Unibasq-ek akreditazio agentziak zigilu hori eman dio DBHn, Batxilergoan, Lanbide Heziketan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan Irakasle Gisa Aritzeko gaitzen duen Unibertsitate Masterrari.

2019·04·09

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak lortu du, lehenengo aldiz Euskal Herrian, DUAL ziurtagiria DBHn, Batxilergoan, Lanbide Heziketan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan Irakasle Gisa Aritzeko gaitzen duen Unibertsitate Master batean.

 

Unibasq Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziak ematen duen ziurtagiri horri esker, master horretako ikasleak partekatuko dituzte ikasketak unibertsitatean eta hezkuntza zentroetan. Hala, ikasleek txandakatuko dituzte, astelehenetik ostegunera, goizeko eskolak unibertsitatean eta arratsaldeko egonaldiak ikastetxean, bertako irakasleekin lan eginez.

 

Hurrengo ikasturtetik aurrera, bi modalitatetan eskainiko du master hau Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak:

  1. Modalitate presentzialean, DUAL ziurtagiria lortu berri duen modalitatean.
  2. Online modalitatean (eskola presentzial batzuekin).

Irakasle gisa aritzeko master hau kontuan hartuta, 7 dira Mondragon Unibertsitateak eskaintzen dituen unibertsitate master DUALAK. Gainera, 10 graduk badute dagoeneko Unibasq-en DUAL akreditazioa.