Ikerketa ibilbidea programan bertan egiteko aukera eskainiko du Mondragon Unibertsitateko Berrikuntza eta Esku-hartzea Hezkuntzan Doktorego Programak

Atzealdea

Ikerketa ibilbidea programan bertan egiteko aukera eskainiko du Mondragon Unibertsitateko Berrikuntza eta Esku-hartzea Hezkuntzan Doktorego Programak

Doktorego Programa

Ikerketa ibilbidea programan bertan egiteko aukera eskainiko du Mondragon Unibertsitateko Berrikuntza eta Esku-hartzea Hezkuntzan Doktorego Programak

2021-2022 ikasturtetik aurrera, bi hartzaile nagusi izango ditu Doktorego Programak: masterra ikerketa formazioarekin egin dutenak eta masterrean ikerketa ibilbidea egin ez dutenak.

2021·07·20

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateako Berrikuntza eta Esku-hartzea Hezkuntzan Doktorego Programak ikerketa ibilbidea doktorego programa bertan egiteko aukera eskainiko du 2021-2022 ikasturtetik aurrera.

 

Berrikuntza hori kontuan hartuta, beraz, bi hartzaile nagusi ditu hamar urteko eskarmentua duen Doktorego Programak: 

  1. Gradu titulua (edo baliokidea) dutenak eta unibertsitateko masterra ikerketa formazioarekin egin dutenak (gutxienez, 15 ECTS ikerketan).
  2. Masterretako egresatuak, baina ikerketa ibilbidea egin ez dutenak, izan ere, Doktorego Programa honek eskaintzen du aukera ikerketa ibilbidea programan bertan egiteko. 

Doktorego Programaren ikerketa ibilbide berriak honako ezaugarriak ditu: 

  • Doktorego-tesiko ikerketa planaren diseinuari begirako formazioa.
  • Doktoregaiaren arabera pertsonalizatutako lan-sekuentziazioa.
  • Online ikastaroa, tutore baten jarraipena eta espezialisten aholkularitza espezifikoarekin. 
  • Edukiak: ikerketa diseinua, ikerketa ikuspegiak (kualitatiboa, kuantitatiboa eta mistoa).
 

Eskarmentu handiko bi erakunde bildu gara Doktorego Programa hau sortzeko; batetik, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea eta, bestetik, Universitat de Vic–Universitat Central de Catalunyak (Facultat d’Educació, Traducció i Ciències Humanes).

 

Informazioa

Nerea Zubia

600 081 908

doktoregoa.huhezi@mondragon.edu