Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak urteko Ohiko Batzar Orokorra egin du

Atzealdea

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak urteko Ohiko Batzar Orokorra egin du

Batzar Orokorra

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak urteko Ohiko Batzar Orokorra egin du

Batzar Orokorra, atzo, otsailak 19, egin da Eskoriatzako campusean.

2020·02·20

$titulo.getData()


Urtero bezala, eta kooperatibako Kontseilu Errektoreak deituta, Batzar Orokorra egin du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak. Eskoriatzako campusean izandako bileran, 91 lagun elkartu dira.

 

Urteko memoria 2018-2019 (PDF). 

 

Ekitaldian hitza hartu dute Amaia Arregi Kontseilu Errektoreko lehendakariak, Begoña Pedrosa Fakultateako dekanoak eta Bixente Atxa Mondragon Unibertsitateko errektoreak.

Batzarrean, hurrengo gaiak jorratu dira:

  1. Ohiko Batzar Orokorraren akta onartzeko bi kideren izendapena.
  2. Aurreko Ohiko Batzar Orokorreko aktaren onarpen txostena.
  3. 2018-2019 ekitaldiko Gestio txostena, ekitaldiko kontuak aztertzea eta soberakin banaketa.
  4. Erregimen ekonomikoari buruzko erabakia: Ekarpenak eta kuotak.
  5. 2019-2020 Gestio planaren aurkezpena.
  6. Mondragon Unibertsitateari buruzko txostena.
  7. Kontseilu Errektoreko kide berrien izendapena.
  8. Barne araudiaren aldaketa.
  9. Galde-erantzunak.

Deialdian jasotako gai denak landu eta gero, Aritz Otxandiano Fagor Taldeko Gizarte Berrikuntza arloko arduradunak Debagoiena 2030 egitasmoa azaldu du. Proiektu horrek Fakultatearen laguntza eta babes ekonomikoa jaso du. Gainera, Oihane Gartzia Haur Hezkuntza Graduko ikasleak aurkeztu du, otsailaren 26tik 29ra, Eskoriatzako campusean egingo den Ikasle Euskaldunon 2. Kanpaldia. Ekitaldia bukatzeko, Julen Leturiondo Ikus-entzunezko Komunikazioa Graduko ikasleak abesti bat eskaini die parte-hartzaileei.