Urteko ohiko Batzar Orokorra egin du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Atzealdea

Urteko ohiko Batzar Orokorra egin du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Batzar Orokorra

Urteko ohiko Batzar Orokorra egin du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Eskoriatzan aurrez aurre eta online eskainitako ekitaldian, 2021-2022 ikasturteko gestio plana onartu zen. Kooperatibak argitaratu du 2020-2021 ikasturteko memoria.

2022·02·21

$titulo.getData()


Pasa den asteazkenean, hilak 16, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak urteko ohiko Batzar Nagusia egin zuen Eskoriatzan; ekitaldia, streaming bidez ere eskaini zen. Bileran, Huhezi Koo. e-ko bazkideek onartu zituzten, besteak beste, iazko ikasturteko kontu auditatuak, soberakinen banaketa eta onartu zen aurtengo ikasturte gestio plana. 

 

Gainera, ekitaldian parte hartu zuten IPDK jaso duten erakundeetako ordezkiek: Debagoiena 2030 eta Laba. Bideo baten bitartez, Debagoiena 2030ko Elena Herrarte proiektua aurkeztu eta eskerrak eman zituen; aurrez aurre, aldiz, Iruñatik etorritako Laba-ko Samara Veltek eta Iñaki Sargardoik Nafarroako hiriburuko euskaltzaleen proiektua partekatu zuten. Bukatzeko, Xabi Badiola Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko ikasleak bi kantu jo zituen eta Maddi Palacios Haur Hezkuntza graduko ikasleak testu bat irakurri zuen.

 

Urteko memoriak