Azken plaza libreak Euskal Kulturgintzaren Transmisioa aditu tituluaren 8. edizioan

Atzealdea

Azken plaza libreak Euskal Kulturgintzaren Transmisioa aditu tituluaren 8. edizioan

"EKT" aditu titulua

Azken plaza libreak Euskal Kulturgintzaren Transmisioa aditu tituluaren 8. edizioan

Ikastaroa hasiko da azaroaren 14ko asteburuan. Izen-ematea irekita egongo da urrian, azken plazak bete arte.

2020·10·14

$titulo.getData()


Azaroaren 14an ekingo dizkio aurrez aurreko saioei Euskal Kulturgintzaren Transmisioa aditu tituluak (EKT). Aurtengoa, graduondoaren 8. edizio izango da. Urrian, eta libre dauden azken plazak bete artean, irekita egongo da matrikula. 

 

Aurreko edizioetan bezala, oraingoan ere sortzaile ugari etorriko dira beraien proposamen eta gogoetak partekatzera, hala nola Maialen Lujanbio, Harkaitz Cano, Asier Altuna, Eduardo Apodaka, Jose Anjel Irigaray, Amaia Alvarez, Asisko Urmeneta, Jean-Louis Davant, Telmo Esnal, Oscar Alegria, Ziortza Gandarias, Patxi Juaristi, Lutxo Egia, Uxue Alberdi, Zaloa Ipiña, Gari, Elisabete Ansa, Haizpea Abrisketa, Gaizka Aranguren, Pello Eltzaburu, Jon Eskisabel, Angel Valdés, Kike Diez de Ulzarrun, Rikardo Arregi, Idoia Zabaleta, Ane Urizar, Ainhoa Urien, Edurne Azkarate, Jon Garaño eta Joseba Sarrionandia.

 

Koordinatzaileen esanetan, zortzigarren edizioan, berebiziko garrantzia emango zaio aurreko urteetan landutako gaien sakontzeari, adibidez, kultur sistemaren egituretan. Halaber, beste gai batzuk ere aztertuko dituzte EKTn: historiaren ekarpena kulturgintzan, kulturaren espazio emozionalak, demografia aldaketek dakartzaten aukerak eta erronkak, e.a. 

 

Ohi den bezala, ikastaroaren egitarau modu intentsiboan eskainiko du EKT-k: parte-hartzaileak hilean behin elkartuko dira asteburu batean. Aurrez aurreko saioak egingo dira larunbatetan 09:00etatik 20:00etara eta igandeetan: 09:30etatik 13:30etara. Hala ere, koronabirusa dela-eta beharrezkoa bada, online modalitatera pasatuko dira eskolak.

 

Informazio gehiagorako:

Nagore Eskibel (Kudeaketa administratiborako arduraduna)

Eskuorria: EKT 8ko eskuorria (PDF).

Webgunea: www.mondragon.edu/ekt