Hizkuntza proiektua eta eleaniztasuna

HIZKUNTZA PROIEKTUA ETA ELEANIZTASUNA

Hizkuntzen trataera eta hizkuntza ikasteko eta irakasteko ikuspegiak eta estrategiak daude gai honen txapelpean: Ikastetxeko Hizkuntza Proiektuaren diseinua, ulermenaren lanketa, hizkuntzen trataera bateratua eta arloaren eta hizkuntzaren integrazioa, ahozko hizkuntza lantzeko estrategiak, irakurketa-idazketa prozesuak, irakurketa plana…

PRESTAKUNTZA GOGOETATSUAREN MARKOAN, AHOZKO HIZKUNTZAREN LANKETA ESKOLAN, ARLOEN ETA ELKARREKINTZAREN BAITAN

Norekin: Aretxabaletako Kurtzebarri HLHI (2006-2009), Gainzuri HLHI (2007-2010), Traña-Matiena HLHI, Koldo Mitxelena HLHI, Pio Baroja HLHI, Presentación de María, Oianguren BHI (2020-2021).

Ezaugarriak: Abiapuntua da irakasleak ikasleen ahozko gaitasuna sustatzeko gelan egiten duen esku-hartzeari buruzko gogoeta eta diagnosia egitea, eta horren gainean, prozesu gogoetatsuak eraikitzen dira bere baitan biltzen dituztenak kontraste teorikoa, praktikaren diseinu berria eta inplementazioa, praktika horren azterketa eta irakasleek haien praktikari begira hartuko dituzten konpromiso konpartituak.

PRESTAKUNTZA GOGOETATSUAREN MARKOAN, HIZKUNTZEN IKASKUNTZA ETA IRAKASKUNTZA IKASTETXEKO HIZKUNTZA PROIEKTUAREN BAITAN

Norekin: Dima-Ugarana HLHI, Aitor Ikastola, Arantzazuko Ama Ikastola, Virgen Blanca HLHI.

Noiz: 2014-2020 bitartean.

Ezaugarriak: Abiapuntua da irakasleak ikasleen hizkuntza-gaitasuna sustatzeko gelan egiten duen esku-hartzeari buruzko gogoeta eta diagnosia egitea, eta horren gainean, prozesu gogoetatsuak eraikitzen dira bere baitan biltzen dituztenak kontraste teorikoa, praktikaren diseinu berria eta inplementazioa, praktika horren azterketa eta irakasleek haien praktikari begira hartuko dituzten konpromiso konpartituak.

PROIEKTU BIDEZKO IKASKUNTZA ETA IRAKASKUNTZARAKO BIDEAN IKASTETXEKO HIZKUNTZA PROIEKTUTIK ABIATUTA

Norekin: Dima-Ugarana HLHI eta San Antonio ikastetxea (2019-2020).

Ezaugarriak: Ikastetxeko etapa guztietan PBI garatzeko estrategietan trebatu dira irakasleak. Marko horren baitan hainbat alderdi jorratu dira: konpetentziak oro har eta, berariaz, komunikazio-gaitasuna nola txertatu; haurren interesguneei nola erantzun; proiektuak diseinatu, gelaratu eta aztertu.

IRAKASLEEN PRESTAKUNTZA GOGOETATSUA IKASLEEN HIZKUNTZA ERABILERAN ETA KALITATEAN ERAGITEKO

Norekin: Euskal Herriko Ikastolen Elkartea.

Noiz: 2017-2021 bitartean.

Ezaugarriak: Kaskadan antolatutako prestakuntza da. Ikastetxe bakoitzeko hizkuntza teknikariak hartu du prozesua bere ikastolan gidatzeko konpromisoa. Helburua izan da elkarrekintzazko praktika errealak ezagutzea eta horietatik abiatuta hobekuntza proposamenak egitea, horiek geletan inplementatzea eta ekintza aztertzen trebatzea, bai eta praktika horiek ikastolan hedatzea.

IRAKASLEEN PRESTAKUNTZA GOGOETATSUA ARLOEN ETA HIZKUNTZAREN UZTARKETAN ETA IKASLEEN IKASKUNTZA SAKONEAN ERAGITEKO

Norekin: Euskal Herriko Ikastolen Elkartea.

Noiz: 2019-2020 bitartean.

Ezaugarriak: Kaskadan antolatutako prestakuntza da. Ikastetxe bakoitzeko hizkuntza teknikariak gidatzen du bere ikastolako prozesua. Helburua da arloen eta hizkuntzaren uztarketan eta ikaskuntza sakonean eragiteko estrategietan sakontzea, bai eta erabiltzen diren materialak aztertzea, egokitzeko irizpideak lantzea, praktikara eramatea eta aztertzea.

HIZKUNTZEN TRATAERA BATERATUA

Norekin: Zeberio HLHI (2017-2018), Arrasateko Institutua (2018-2020), Peñaflorida BHI (2019-2020), Artegabeitia HLHI (2019-2020), Artatza-Pinueta HLHI (2019-2020), Antigua-Luberri BHI (2019-2020), Donostiako Berritzegunea (2019-2020).

Noiz: 2017-2020 bitartean.

Ezaugarriak: Bilatzen da hizkuntzetako irakasleekin hizkuntzen ikaskuntza- eta irakaskuntza-estrategietan sakontzea, bai eta hizkuntzen ikuspegi bateratuan, material didaktikoen analisian, gelako praktiken diseinuan eta analisian trebatzea.

HIZKUNTZEN IKASKUNTZA ETA IRAKASKUNTZA IKASTETXEKO HIZKUNTZA PROIEKTUAREN BAITAN

Norekin: Kristau Eskolen sarea.

Noiz: 2015-2021 bitartean.

Ezaugarriak: Kaskadan antolatutako aholkularitza da. Ikastetxeetako hizkuntza teknikariak dira hartzaile zuzenak, eta haiek kudeatzen dute ikastetxeko proiektua. Mintegiak egiten dira teknikari guztiak bilduta, baina badira saio espezifikoak ikastetxe bakoitzean ere, ikastetxe bakoitzaren beharraren arabera. Ikastetxeek Hizkuntza Proiektua diseinatzea eta inplementazioan pausoak ematea bilatzen da, eta horretarako behar dituzten estrategiak eta tresnak konpartitzen dira.

IRAKURZALETASUNA SUSTATZEKO ETA IRAKURRIAREN ULERMENA LANTZEKO METODOLOGIA ETA ESTRATEGIAK

Norekin: Orereta Ikastola (2017-2018), Arrasate BHI (2018-2019), Luis Ezeiza HLHI (2018-2019), Azkoitia BHI (2019-2021), Beurko BHI, Artegabeitia HLHI (2020-2021), Kristau Eskolen Sarea (2020-2021).

Ezaugarriak:Abiapuntua da aztertzea zer egiten den ikastetxean ulermena lantzeko, eta hortik abiatuta lantzen dira ulermena lantzeko estrategiak, horietan oinarrituta jarduerak diseinatu, gelaratu eta aztertzeko. Ikastetxe batzuei bereziki interesatzen zaie irakurriaren ulermena lantzeko prozedura diseinatzea edota aztertzea. Lanketa honekin ikastetxeko irakurketa planaren diseinuari eta inplementazioari ekarpena egiten zaio.

IRAKURKETA-IDAZKETAREN HASTAPENAK HH-LH TRANTSIZIOAN

Norekin: Gasteizko Urkide ikastetxea.

Noiz: 2019-2020 bitartean.

Ezaugarriak:Irakasleen artean gogoeta eta elkarlana sustatu da irakurketa eta idazketaren markoak eta erronkak ezagutzeko eta ikastetxeko praktikekin kontrastatzeko, irakurketa-idazketaren kudeaketa pedagogikoaren ikuspegia bateratzeko, dauden dilemen aurrean estrategietan trebatzeko, ikastetxe mailako praktikak eta erabakiak sustatzeko.