Mondragon Team Academy Munduko Bankuaren Gazte Gailurrean parte hartzera gonbidatua.

Atzealdea

Mondragon Team Academy Munduko Bankuaren Gazte Gailurrean parte hartzera gonbidatua.

BILKURAK

Mondragon Team Academy Munduko Bankuaren Gazte Gailurrean parte hartzera gonbidatua.

Mondragon Team Academy-k aurtengo gailurrean hartu du parte. Teknologiak eta berrikuntzak nola izan dezaketen gizarte-eragin positiboa aztertuko dute parte-hartzaileek.

2017·12·09

$titulo.getData()


Mondragon Team Academyk (MTA World), Washingtonen abenduaren 4tik 6ra Munduko Bankuaren Gazte Gailurrean (World Bank Youth Summit) parte hartzeko gonbita jaso du.

2013az geroztik, Munduko Bankuko langilerik gazteenek nazioarteko topaketa hau antolatzen dute, eztabaida- eta ikasketa-esparru bat sortzeko, eta, hartan, elkarri munduko pobrezia desagerrarazteko ideien berri emateko. Horri esker, erakundearen lanaren jakinaren gainean egon daiteke biztanleria-segmentu hori, eta aukerak sor daitezke haientzat.

Gailur bakoitzean, gai bat jorratzen da. Aurten, teknologian eta berrikuntzan jarri da arreta, gizarte-eragin positiboa sortzeko gai diren aldetik. Hain zuzen, hau aztertu da: nola lagundu dezaketen teknologia berriek eta berrikuntzak mundu hobea sortzen edo denontzat sozialki bizigarriagoa egiten.

MTAren parte-hartzea

Esparru horretan, MTA Worldek hiru modutan hartu du parte. Lehenengo eta behin, Jose Maria Luzarragak (Mondragon Team Academyren sortzailekidea) mahai-inguru batean hartu du parte, nazioarteko zenbait liderrekin eta Munduko Bankuko zuzendariekin. “Nola piztu munduko gazteek berez duten ekintzailetza-potentziala?" izan da eztabaidagaia.

Bestalde, Mondragon Team Academyk stand iraunkor bat jarri du; alde batetik, parte-hartzaileekin interaktuatzeko, eta, beste batetik, ia 10 urtean mundu osoan hezkuntza-eredu disruptibo eta berritzaileak sortzen lortutako esperientzia azaltzeko.

Azkenik, ABORA enpresaren proiektu ekintzaileetako bat aurkeztu du. Kultura anitzeko taldea da Abora, Shanghaiko MTAren LEINN INTERNATIONAL graduko (Mondragon Unibertsitateko Lidergo Ekintzaile eta Berrikuntzako Nazioarteko Gradu ofiziala) lehen belaunaldiko ikasleek sortua. Proiektu hori World ID (www.theworldID.org) da. Herritar globalen komunitate bat da, metodologia berritzaile bat erabiliz enpatizatzeko ahalmena handitzea eragiten duena, geografiaren eta muga politikoen gainetik identitateak aintzat hartuko dituen mundu bat sortzeko.

World Bank Youth Summit gailurrari buruz

WORLD BANK Youth Summit 2017 gailurra Munduko Bankuak gazteriarentzat antolatzen duen ekitaldirik garrantzitsuena da. Mundu osoko gazteek hartu dute parte hartan, baita teknologian, berrikuntzan eta nazioarteko politikan aitzindariak diren pertsonek ere.

Mondragon Team Academy sareari buruz

Mondragon Team Academy (MTA World) talde-lanean jarduten duten ekintzaileen nazioarteko komunitate bat da. Gaur egun, taldean jarduten duten 1.373 ekintzaile eta gizarte-berrikuntzako 12 laborategi ditu mundu osoan. Nazioarteko sare hori 2008an sortu zen, Mondragon Unibertsitatearen eta Finlandiako Tiimiakatemiaren elkarlanaren ondorioz (Lidergo Ekintzaile eta Berrikuntzako Gradua, LEINN, sortu zuten, ekintzailetzari buruzko lehen gradua, eta bakarra, MUko Enpresagintza Fakultatean ematen dena).