Europako esparru berrira egokitutako finantza-aholkulari izateko Mondragon Unibertsitateak eskaintzen dituen bi titulazio ziurtatu ditu CNMV erakundeak

Atzealdea

Europako esparru berrira egokitutako finantza-aholkulari izateko Mondragon Unibertsitateak eskaintzen dituen bi titulazio ziurtatu ditu CNMV erakundeak

Akreditazioa

Europako esparru berrira egokitutako finantza-aholkulari izateko Mondragon Unibertsitateak eskaintzen dituen bi titulazio ziurtatu ditu CNMV erakundeak

Bi graduondokoak Europako zuzentarau berrira egokituta daudela ziurtatzen du CNMVren ebazpenak.

2018·01·29

$titulo.getData()


Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak (CNMV erakundeak) Mondragon Unibertsitatearen bi titulu ziurtatu ditu, finantza-aholkulari izateko ziurtagiriak ematen dituztenak, hain zuzen. Izan ere, finantza-produktuei buruzko informazioa arautzen duen Europako araudi berriak ziurtagiri horiek eskatzen ditu finantza-aholkularitzan aritzeko. Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak sortutako tituluak dira, eta CNMVk finkatutako irizpideak betetzen dituzte, MiFID II zuzentarauarekin bat. Finantza-erakundeetan inbertsio-produktuei buruzko informazioa eta aholkularitza eskaintzen duten pertsonek izan behar dituzten ezagutzak eta gaitasunak finkatzen ditu zuzentarau horrek.
 ‘Finantza Aholkularitzan Aditua’ eta ‘Finantza Informatzaile Aditua’ dira bi graduondokoak, eta finantza-erakundeetako langileei bideratuta daude, lehena bezeroei aholku ematen dietenei eta bigarrena, berriz, bezeroei informazioa ematen dietenei.
Aditu-ikastaroa egingo dutenek gai hauen inguruko ezagutza eta gaitasunak bereganatuko dituzte: ekonomia eta finantza-merkatua, inbertsio-produktuak, fiskalitatea eta araudia betetzea, besteak beste; era berean, bezero partikularrekiko eta enpresekiko harremanetan trebatuko dira. Aditu-titulua eskuratzeko unibertsitate-tituluduna izan behar da edo egiaztatutako esperientzia profesionala izan sektorean. Aurtengo ikastaroan 1.400 profesional inguruk hartu dute parte bi tituluetan. Euskadin, Nafarroan, Aragoin, Bartzelonan, Madrilen, Gaztela eta Leonen, Errioxan, Asturiasen eta Kantabrian lanean diharduten profesionalak dira.

Europako arau berria
Europako MiFID II zuzentarauaren xedea inbertitzailea babesteko neurriak ezartzea da. Ildo horretan, Zuzentarauaren arabera, finantza-erakundeek bermatu egin behar dute inbertsio-produktuei eta -zerbitzuei buruzko informazio argia eta garrantzitsua ematen dietela inbertitzaileei. Era berean, haien behar eta helburuetarako produkturik egokienak eskaini behar zaizkie uneoro. Inbertitzaileak babesteko MiFID-II zuzentarauak jasotzen dituen neurrien artean, finantza-erakundeetako profesionalek bete beharreko baldintzak daude. Horrela, inbertsio-tresnak eta -zerbitzuak merkaturatzen dituzten edo horiei buruzko informazioa eskaintzen duten profesional guztiek eginkizun horietarako kualifikazio eta esperientzia egokia dutela ziurtatu eta erakutsi behar dute finantza-erakundeek. Araudi berria joan den urtarrilaren 3an sartu zen indarrean.