Enpresagintzako argazki lehiaketa

Atzealdea

Enpresagintzako argazki lehiaketa

LEHIAKTA

Enpresagintzako argazki lehiaketa

Enpresagintza Fakultateko Euskara Batzordeak, Euskararen Nazioarteko Egunerako argazki lehiaketa antolatu du

2017·11·06

$titulo.getData()


Enpresagintza Fakultateko Euskara Batzordeak, Euskararen Nazioarteko Egunerako argazki lehiaketa antolatu du. Irabazleen artean, aukeratuko da 2017 egutegirako argazkia. Lehiaketa arautuko duten oinarriak honako hauek dira:

OINARRIAK

  1. Baldintza teknikoak: 300 puntuko kalitatea (pixelak); “jpg.” formatua; norabide horizontalean ateratako argazkia.
  2. Gaia: Euskara eta kirola. Argazkian bertan lelo bat ere irakurgai egon beharko da.
  3. Kontuan hartuko dira: argazkiaren kalitatea, leloa eta argazkiaren arteko lotura (leloak argazkian duen integrazio maila) eta originaltasuna.
  4. Parte hartzaileak: Enpresagintza Fakultateko edozein ikasle, irakasle edo langilek parte hartu dezake. Bilbao Berrikuntza Faktorianren kasuan, bertan dauden gainontzeko enpresetako langileek ere parte hartzeko aukera izango dute.
  5. Epea: Jatorrizko lanak azaroak 30erako entregatu beharko dira nahiz eta irabazlea nor den abenduak 2an erabakiko den. Argazkiak euskarabatzordea.enpresagintza@mondragon.edu helbidera bidali beharko dira parte hartzailearen kanpusa zein den zehaztuz.
  6. Epaimahaia: Jasotzen diren argazki guztien artean baldintzak betetzen dituztenak aukeratuko ditu Euskara Batzordeak. Guzti horiek abenduaren 2an ikusgai egongo dira eta bozketa bidez irabazlea zein den aukeratuko da. (Bozketan edozein ikasle, irakasle edo langilek parte hartu dezake.)
  7. Sariak:
    1. • 1º saria: 100€
    2. • 2º saria: 50€ bonoa Elkar liburudendan.
    3. • 3º saria: Mondragon Unibertsitateko merchandisinga (sudadera, motxila, bazkaltzeko boltsa, … 
  8. Lan guztiak Enpresagintzako Euskara Batzordearen esku geratuko dira, eta osorik zein zatika argitaratzeko aukera izango du.