25. urteurrena: Team Academy Finlandia

Atzealdea

25. urteurrena: Team Academy Finlandia

Urteurrena

25. urteurrena: Team Academy Finlandia

2018ko urtarrilaren 19an eta 20an, Team Academy Finland-en 25. urteurrena ospatu zen Jyväskylän. Mondragon Team Academy-ko komunitateko 13 lagunek parte hartu dute ekitaldi programatuetan.

2018·01·22

$titulo.getData()


MTAko laborategi guztiek ospakizunean aktiboki parte hartu dute, egindako bideoan ikusi daiteken moduan.

Hitzaldi nagusia urtarrilaren 20an ospatu zen, bertan nazioarte mailako 200 pertsona baino gehiago bildu ziren (Erresuma Batua, Alemania, Frantzia, Suitza, Kanada, besteak beste). Jose Mari Luzarraga eta Aitor Lizartzak aurkezpen bat egin zuten Pecha Kucha formatuan, Tiimiakatemia Jyväskylä eta Proakatemia-rekin batera, nazioarteko sarearen esperientzia garrantzitsuena izanik. Horrez gain, Jose Mari eta Aitorrek azken 10 urteotan sarean egindako lanagatik onarpena jaso zuten.

Urriaren 20ko arratsaldean ospatu zen 25 urteurreneko gala ospakizuna, bertan 300 pertsona baino gehiago hurbildu ziren formatu lasaiago batean.

2018 urte oso berezia da, Mondragon Team Academy-k 10 urte betetze bait ditu. Hori dela eta, programazio berezi bat izango dugu.