Prozedura, araudia eta ebaluaketa

Prozedura

Mondragon Goi Eskola Politeknikoa osatzen duen komunitateko edozein kideak parte hartu dezake “NiZuGu MUgituz Bizitza Unibertsitarioa” gunean; ikasle, irakasle, ikerlari zein langile.

Ideia bat proiektu bihurtzen da harrera orrian zehaztu eta balidatua denean. Ondoren, Mondragon Goi Eskola Politeknikoa eta proiektuan interesa azaldu duenaren arteko kontratua baieztatzen da.

Harrera orria

Proiektuak bideratzeko lehenengo urratsa harrera orria betetzea litzateke. Proiektuan parte hartzaile edo antolatzaile gisa jardun daiteke. Dagoeneko aktibaturik dagoen proiekturen baten izena emateko aukera emango luke baina baita proiektu berri baten sorrera erregistratzekoa ere.

Proiektuaren zehaztasunen berri izateko

Balidazioa

Harrera orria era egokian beteta egotea

  • Nazio Batuen Giza Eskubideen aurkako ekimenik ez bultzatzea
  • Proiektuaren helburuak MGEPeko “misio”, “bisio” eta “baloreekin” bat etortzea.
  • Proiektua ahalbidetzeko ezagutzak eskuratzeko bidegarritasuna izatea.
  • Proiektua ahalbidetzeko baliabideak eskuratzeko bidegarritasuna izatea.
  • Garapen jasangarria bultzatzea (GJH).

Kontratua

NiZuGu Mugituz Bizitza Unibertsitarioaren testuinguruan kontratu hitza ikaslearen eta unibertsitatearen arteko konpromezuari buruz ari da. Ikasleari dagokionez, ondoren zehazten diren konpromezuak hartuko lituzke:

  • Datu pertsonalak jaso.
  • Datuen erabileraren onarpena.
  • Arautegiaren onarpena.
  • Emaitzen erabileraren jabetza MGEP-ena izango da. Propiedad intelectual (alumno) Propiedad industrial (MGEP).

Unibertsitateak, berriz, ondoko konpromezuak hartuko lituzke:

  • Proiektua aurrera eramateko gunea zehaztea.
  • Proiektua gauzatzeko baliabideak eskuratzea.
  • Aholkularitza teknikoak behar izanez gero, irakasleak eskuragarri izatea.
  • Proiektuaren garapenari jarraipena egin eta orientatzeko bidelagun profesionalak eskuragarri izatea.
  • Ikaslearen konpetentzien garapena ECTS kredituen bidez ziurtatzea.

Garapena

Proiektu baten arrakasta neurtzeko garaian ez da lorturiko emaitza, soilik, kontutan izango baita berau gauzatzeko bizi izandako prozesua ere. Horregatik prozesuaren jarraipena egitea ezinbesteko da.

Aipaturiko jarraipena NiZuGu MUgituz Bizitza Unibertsitarioaren arduradunen esku egongo da, koordinatzaile eta dinamizatzailea hain zuzen ere. Jarraipena 3 ardatzetan oinarrituko da:

  1. Programazioa
  2. Konpetentzien garapena
  3. Aurrekontuak

Araudia

Ebaluaketa

  • ECTS-en akreditazioa (ordu kopurua/asistentzia)
  • Hurrengo ikasturterako proposamena (aurrekontua)
  • Inkesta (balorazioa)