Berriak

Atzealdea

EDERTEKek hitzarmena sinatu du Goi Eskola Politeknikoarekin

HITZARMENA

EDERTEKek hitzarmena sinatu du Goi Eskola Politeknikoarekin

Hitzarmenak mekanizazioko, galdaketako, estanpazioko, konpositeetako eta 4.0 industriako teknologiekin zerikusia duten produktuen gaineko prestakuntza, ikerketa eta garapeneko eremueak betetzen ditu.

2018·04·23

$titulo.getData()


EDERTEKek, Fagor Ederlan Taldearen zentro teknologikoak, Mapsak eta Ecenarrok lankidetza hitzarmen bat izenpetu dute Mondragon Unibertsitatearen Goi Eskola Politeknikoarekin (MU-GEP) mekanizazioko, galdaketako, estanpazioko, konpositeetako eta 4.0 industriako teknologiekin zerikusia duten produktuen gaineko prestakuntza, ikerketa eta garapeneko eremuetan aritzeko.

MONDRAGON UNIBERTSITATEAren lankidetzazko ikerketa, transferentzia eta prestakuntza ereduari jarraituta, ikerketa talde bat eratuko da, erakunde bietako ikertzaile eta teknikariekin, ikerketa bikaintasunez garatzeko, ondoren, EDERTEKeko bazkide-erabiltzaileei transferitzeko. Hitz batean, proiektu honekin EDERTEKek eta bere zerbitzuen erabiltzaileak diren enpresek lehiarako duten posizioa hobetuko da.

Lankidetza hitzarmenean, halaber, aurreikusten da EDERTEKen eta MU-GEPeren artean baterako ikerketa programak egitea eta ezagutzak trukatzea.

Lankidetza MU-GEPek Arrasateko campusean duen eraikinean garatuko da. Eraikinak, berriz, bi gune berezituak edukiko ditu. Lehenengo gunea partekatua izango da, eta bertan ikerketa proiektuak eta garapen esperimentaleko eta berrikuntzako jarduerak garatuko dira mekanizazio teknologietan, burdin galdaketan, goi eta behe presioko injekzioan, automobilgintzako osagai eta sistemen portaera mekaniko-dinamikoan eta 4.0 industriako tekniketan, ekoizpen planten efizientzia hobetzeko. Bigarren gunea EDERTEKentzat baino ez da izango, eta automobilgintzako osagai eta sistemen portaera mekanikoen saiakuntza laborategi moduan erabiliko da.

Hitzarmen horri esker, prestakuntza jarduera espezifikoak ere egingo dira, hala nola Gradu Amaierako edo Master Amaierako lanak ingeniaritzako tituludun diren gazteentzat eta doktoretza tesien programak.

Hitzarmen hau oso garrantzitsua da EDERTEKentzat, talentu gaztea atzitzeko eta erakartzeko mekanismoa eta Mondragon Unibertsitatearen Goi Eskola Politeknikoko ikasleen artean Fagor Ederlan, Mapsa eta Ecenarro enpresak sustatzeko modua baita.