ZTIMUlab orientazio espazioa jarri du abian Mondragon Goi Eskola Politeknikoak

Atzealdea

ZTIMUlab orientazio espazioa jarri du abian Mondragon Goi Eskola Politeknikoak

WEB

ZTIMUlab orientazio espazioa jarri du abian Mondragon Goi Eskola Politeknikoak

ZTIMUlab web orriak eskaintzen ditu tailerrak, formazioak eta eskoletako ikasle nahiz irakasleei zuzendutako askotariko jarduerak helburua izanik STEM gaiak sustatzea gazteenen eta bereziki emakumeen artean

2020·10·21

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak 2019-2020 ikasturtean zehar garatu zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako STEM-SUBE: ZTIM bokazioak sustatzeko bidea eraikiz proiektua. Proiektuaren helburua zen ZTIM gaien erakargarritasuna sustatzea Gipuzkoako gazteen artean, bereziki emakumeen artean. Proiektu horren emaitza da orientazio espazio bat sortu izana, oinarri gisa duena ZTIMUlab plataforma, eta espazio horretan aurki daitezke askotariko jarduerak, hala nola ikastetxeetako ikasleei zuzendutako tailerrak, hitzaldiak, esperimentuak eta formazioak.

ZTIMUlabek nahi du jarduera zientifiko-teknologikoekin roadmap (ibilbide) bat osatzea, ahalbidetuz horrela gazteei hurreratzea duten adinaren araberako jarduera praktiko ezberdinak. Horretarako eskainiko dira tailerrak, erakusketak, solasaldiak eta formazioak hainbat modalitatetan, batzuk ikastetxe bakoitzaren instalazioetan, beste batzuk unibertsitatean eta batzuk baita online ere. Azken helburua da STEM profilak hurreratzea modu praktiko, natural eta progresiboan ekidinez gazte batzuek lanbide batzuekiko izan ditzaketen aurreiritziak.

Webak atal bat du ikasleei zuzendutako jarduerekin, eta beste bat ikastetxeetako irakasle eta zuzendaritza kideei zuzendutako jarduerekin, hauek paper erabakigarria baitute gazteen garapen eta proiekzio profesionalean. Gaur egun webak jarduera batzuk eskaintzen ditu definitutako data eta modalitateekin, baditu ere ikasturte osoan zehar egiteko jarduerak (ikastetxe bakoitzak eskaera egin dezan hoberen datorkionean) eta, gainera, aurrera joan ahala Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak jarduera gehiago gehituko ditu.

Arnas luzeko proiektua

Mondragon Unibertsitatearen helburu nagusiak STEM-SUBE proiektua diseinatzeko orduan hiru izan ziren:

  • Ekarpena egitea hurbiltze positiboa egon dadin gazteen eta ZTIM gaien artean. Nola? Modu praktikoan esperimentatzeko aukerak eskainiz eta horrela gutxituz euren pertzepzio negatiboa matematikekiko, informatikarekiko…
  • Enpresa errealitatea gazteei hurbiltzea. Zertarako? Kontzientziatu eta azpimarratzeko tokiko industria sareak eskaintzen dien aukera handia ZTIM (ingeniaritza, digitalizazioa, adimen artifiziala, robotika…) gaietan espezializatutako pertsonei eta belaunaldi trantsizioak aukera handiak eskainiko dizkiela.
  • Nabarmendu eta indartzea emakumeen rola ZTIM gaietan gazteenen hurbilpena sustatzeko gai hauetara. Nola? Zientzia eta teknologia alorretako emakumeak protagonista diren jarduerak proposatuz.

 

 

Proiektuaren sustatzaileak:

320x162

320x162