Industria Diseinuko ikasleak, ontzi eta enbalajeen diseinu eta iraunkortasuneko Sari nazionalen XI. edizioan sarituta

Atzealdea

Industria Diseinuko ikasleak, ontzi eta enbalajeen diseinu eta iraunkortasuneko Sari nazionalen XI. edizioan sarituta

SARIA

Industria Diseinuko ikasleak, ontzi eta enbalajeen diseinu eta iraunkortasuneko Sari nazionalen XI. edizioan sarituta

Mondragon Unibertsitateko ikasleek bi sari nagusi eta bi accesit lortu dituzte Natra eta Apisol enpresek proposatutako erronketan.

2020·09·29

$titulo.getData()


Pasa den ostiralean egin zen ontzi eta enbalajeen berrikuntzako clusterrak urtero antolatzen duen Ontzi eta enbalajeen diseinu eta iraunkortasuneko sari nazionalen XI.edizioko sari banaketako ekitaldia.

XI. edizio horretan, 26 unibertsitatetako 600 ikaslek baino gehiagok parte hartu dute, Logifruit, Industrias Alegre, Natra, Apisol y Eurobox enpresek planteatutako erronketarako irtenbideak proposatuta. Mondragon Unibertsitateko Industria Diseinuko Ingeniaritza graduko 3. Ikasmaila egiten ari diren ikasleak horietako bitan aurkeztu dira, Natrak eta Apisolek proposatutakoetan, zehazki, eta lehen sari bat eta bi accesit lortu dituzte bertan. Zorionak!

Natra erronka

Erronka zen ontzi iraunkor bat diseinatzea, bereziki Japoniako merkaturako bonboien ‘unboxing experience’ hobetzeko.

 

512x262

Proiektu irabazlea IRO (Cristina Melendez, Ander Otegui y Endika Zearra).

Gifting kategoriara bideratutako produktu bat da. Japonian, oparien kultura sinbolismoz eta tradizioz beteta dago, eta Japoniako kontsumitzaile ertainak garrantzi handia ematen dio ontziari, bai ontziaren itxurari, bai ontziaren funtzionaltasunari, eta diseinu grafikoak hori dena errespetatzen du. Daukan hiru kolore desberdineko gamak ukitu pertsonala eta aldakortasuna ematen dio opariari, eta testuingurura egokitu daiteke, kolorearen ñabardura guztiei esker. Hortaz, erabiltzaileak ontzi gorria oparitu dezake osasun ona opa nahi duenean, urdina zorte on opa nahi duenean, eta berdea zoriontasuna opatzeko.

 

512x262

Accesita: Amaia Uriarte y Uxue Molinuevo.

Helburua izanik modernotasuna eta Japoniako tradizio ezaugarria konbinatuko dituen geometria bakarreko bonboi kutxa bat diseinatzea, itxura sofistikatua eta gaztea duen produktu bat garatu da. Txokolatezko 6 gutiziako aukera bat eskaintzen duen esperientzia bat, hain zorrotza den merkatu honetarako erabat egokia.

 

 

Apistol erronka

Ezti ontzietarako kontzeptu berri bat

 

512x262

Proiektu irabazlea: IZADI (Andrea Arruti, Julen Hernandez y Hugo Ostiza).

Ohiko ezti ontzien bilakaera naturala da ontziaren diseinua, plastikoa alde batera utzi eta ontzi birziklagarria, birkargarria eta erabiltzaileak nahi beste denborako bizitza baliagarria daukana sortu baita. Dosifikatzailearen diseinuari esker, eztia zerbitzatzen bukatzean dosifikatzailea ontzi barrura bueltatzen da, ontziaren kanpoaldea zikindu gabe, eta erabiltzailea ez da ontziaren garbiketaz arduratu behar.

 

512x262

Accesita: HONEY EXTRUDER (Mario Marco, Garazi Otxandorena y Jone Perez).

Ezti ontzi dosifikatzaile berritzailea, funtzionala eta %100 iraunkorra. Diseinu hori erlauntzetan inspiratuta dago, eta mekanismo iraultzaile bat edukiko du, zeinarekin jakin ahal izango da zenbat ezti atera den zehazki. Gainera, tantak ez erortzeko duen sistema dosifikazio ziklo bakoitzean aktibatzen da.