Doako Webinarra: nola neurtu nire marketin-ekintzen eraginkortasuna Google Analytics-ekin

Atzealdea

Doako Webinarra: nola neurtu nire marketin-ekintzen eraginkortasuna Google Analytics-ekin

WEBINARRA

Doako Webinarra: nola neurtu nire marketin-ekintzen eraginkortasuna Google Analytics-ekin

Google Analytics-en datuei begiratuta ere, ezin baduzu baloratu zure marketin-ekintzen emaitza, edo zure negozioaren emaitzak hobetzen lagunduko dizuten erabakiak hartzeko gai ez bazara, zure neurketa-plana berrikusi beharra duzu!

2021·06·02

$titulo.getData()


Ekainaren 15-ean, webguneen neurketen inguruko doako webinarra eskainiko du Eli Garciak, Mondragon Unibertsitateko irakasle eta web analitikan eta neurketan aditua denak. Online saioan neurketa plan baten oinarriak finkatuko ditugu, bai Google Analyticsentzat, bai Google Analytics 4 berriarentzat ere. Horrela, web analitika bat inplementatu ahal izango duzu eta kalitatezko datuak lortuta, argi islatuko zaizkizu zure marketin ekintzen indikatzaileak negozioan duten eragina.

Gai hauetaz jardungo gara:

  • Negozio helburuak eta nola eraman Google Analyticsera
  • Erabiltzaileak nola eta noiz bihurtzen duten zure webgunean
  • Helburuak monetizatzea
  • Trafikoaren segmentazioa
  • Dashboardak eta reporting-a

Jardunaldirako izen ematea

Webinarraren programa - Ekainak 15

16:00 – 16:10 Ongietorria eta aurkezpena

Beatriz Laskurain, Estrategia Digitaleko, Business Intelligenceko eta Datuen Analisiko irakaslea Mondragon Unibertsitatean

16:10 – 16:55 Nola neurtu nire marketin ekintzen eraginkortasuna Google Analyticsekin

Eli Garcia, Analitika eta Web-neurketako irakaslea eta aditua Mondragon Unibertsitatean.

16:55 – 17:00 Galderak, erantzunak eta amaiera

 

Hizlaria:

320x162 

Eli Garcia

Analitika digitalaren munduan espezializatua, 10 urtetik gorako esperientzia du Mondragon Unibertsitateko profesionalentzako prestakuntzan. Kontsultatu Linkedin profila

 

 

 

 

Gai honetan gehiago sakondu nahi baduzu, baliteke hurrengo ikastaroan interesatuta egotea:

Ikastaroari buruzko informazioa