Unibertsitatearen eginkizuna eskualde garapenean eztabaidagai EKONOMIAZ - Euskal Ekonomia Aldizkariaren 92. zenbakiaren aurkezpenean

Atzealdea

Unibertsitatearen eginkizuna eskualde garapenean eztabaidagai EKONOMIAZ - Euskal Ekonomia Aldizkariaren 92. zenbakiaren aurkezpenean

EZTABAIDAK

Unibertsitatearen eginkizuna eskualde garapenean eztabaidagai EKONOMIAZ - Euskal Ekonomia Aldizkariaren 92. zenbakiaren aurkezpenean

Carlos García, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko Koordinatzaile Orokorrak parte hartu du mahai inguruan

2017·12·19

$titulo.getData()


Atzo, astelehena, abenduaren 18an, Carlos Garciak, Mondragon Goi eskola Politeknikoko Koordinatzaile Orokorrak, Unibertsitateak eta eskualde-garapenaren inguruko mahai inguru batean hartu zuen parte, Donostiako Miramar Jauregian.

Mahai ingurua EKONOMIAZ - Euskal Ekonomia Aldizkariaren 92. zenbakiaren aurkezpen ekitaldearen baitan izan zen eta bertan hartu zuten parte Alberto Alberdik, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Finantza eta Aurrekontu Sailburuordeak, Estíbaliz Hernáezek, Eusko Jaurlaritzako Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasun Sailburuordeak, Adolfo Morais Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordeak, Arturo Mugak, EHU-UPVko Garapen Zientifiko eta Transferentzia Errektoreordeak, eta Victor Urcelay-ek, Deustuko Unibertsitateko Ekintzailetza eta Etengabeko Prestakuntza Errektoreordeak.

"Ekonomiaz" Eusko Jaurlaritzak 1985etik sei hilean behin argitaratzen duen nazioarteko aldizkaria da, ekonomiaren esparruan analisia eta eztabaida bultzatzeko, bereziki EAEko ekonomiari dagozkion gaiak jorratuz.