ULMAk eta Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak hitzarmena sinatu dute prestakuntzan, ikerketan eta talentu zientifiko eta teknologikoan lankidetzan aritzeko

Atzealdea

ULMAk eta Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak hitzarmena sinatu dute prestakuntzan, ikerketan eta talentu zientifiko eta teknologikoan lankidetzan aritzeko

HITZARMENA

ULMAk eta Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak hitzarmena sinatu dute prestakuntzan, ikerketan eta talentu zientifiko eta teknologikoan lankidetzan aritzeko

Hitzarmenak prestakuntza jarduerak, arautu gabeko prestakuntza programak, ikerketa proiektuak, doktore tesiak eta transferentzia proiektuak egitea aurreikusten du, besteak beste.

2022·10·13

$titulo.getData()


ULMAk eta Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak esparru hitzarmen bat sinatu dute gaur teknologiaren ikerketan, ezagutzaren transferentzian eta teknologian espezializatutako gazteen prestakuntzan lan egiteko, izan ere, bi erakundeak aspalditik ari dira esparru horietan lankidetzan.

Hitzarmenaren ondorioz, erakunde biek zientzia eta teknologia arloetako lankidetza eta ezagutzen transferentzia sustatuko dituzte, prestakuntza jarduerak, arautu gabeko prestakuntza programak, ikerketa proiektuak, doktore tesiak eta transferentzia proiektuak abian jarriz.

Gainera, hainbat jarduera elkarrekin sustatuko dituzte, epe laburrera eta luzera ULMAren eraginkortasuna eta lehiakortasuna hobetzeko. Era berean, talentuaren kudeaketara eta teknikarien, espezialisten eta, oro har, gizartearen etengabeko prestakuntzara bideratutako jarduerak eta programak garatuko dituzte, komunean dituzten jarduera eremuetan.

ULMA Taldeko Pertsonen zuzendaria Joseba Martinezen hitzetan: “Hitzarmen honek egiaztatzen du bi erakundeek gure ikasleen eta etorkizuneko profesionalen prestakuntzaren hobekuntzarekiko erakusten duten ardura. Eta ardura horrek harreman estua du talentua bilatu, erakarri eta atxikitzearekin, izan ere, jakin badakigu, kontu hori dela orain, eta etorkizunean oraindik gehiago izango dela, euskal enpresentzako erronkarik handienetakoa”.

Mondragon Goi Eskola Politeknikoko koordinatzaile nagusi Carlos Garciarentzat, berriz, “hitzarmen honek antzinatik, bi erakundeak sortu zirenetik, egiten ari garena eguneratu eta esplizitatu besterik ez du egiten. ULMA Taldeak eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoak sortu ziren unetik bertatik dituzte harreman egonkorrak. Zalantzarik gabe, MGEP da ULMAren aliaturik onena prestakuntzan eta ezagutza transferentzian, Eskolak etengabe eguneratzen baititu bere prestakuntzen edukiak, kontuan hartuz ULMAren jardueretan eragina duten joera teknologikoak eta aurrerapenak, ikerketa lana neurri handi batean bere intereseko esparruetara bideratuz eta, ondorioz, dozenaka dira urtero Mondragon Unibertsitateko ingeniari eta teknikariak ULMAko negozioetan lanean sartzen direnak."