Ritxar Bacetek gizon taldean planteatuko du kultura matxistak gizonen buruko patologiatan duen eragina

Atzealdea

Ritxar Bacetek gizon taldean planteatuko du kultura matxistak gizonen buruko patologiatan duen eragina

PONENTZIA

Ritxar Bacetek gizon taldean planteatuko du kultura matxistak gizonen buruko patologiatan duen eragina

Ponentzia, ikasturte honetan Gizon Taldearen baitan maskulinitate berriei buruz Ritxar Bacetek eskainiko dituen hiru hitzaldietan kokatzen da

2020·02·11

$titulo.getData()


Jardunaldia martxoaren 9an izango da 18:30ean, Mondragon Goi Eskola Politeknikoan (Loramendi 4, Arrasate), eta sustatzaile dira Piper Txuriak eta Elkarhezitzen elkarteak Mondragon Unibertsitateko Biteri Ikastetxe Nagusiarekin batera. Jardunaldia kokatzen da maskulinitate berrien inguruan bigarren urtez sustatzen diren formazio irekien baitan, aurretik aipatutako agenteen ekimenez.

Aurreko ikasturteko esperientzia gogobetegarria eta gero, Ritxar berriz dugu gure artean bere ponentziekin gai ezberdinen inguruko kontzientziazio eta hausnarketaren bidean. Beti filosofia feminista abiapuntu izanik eta bai emakume bai gizonei irekia, baina gizonen ikuspegitik helburua delako maskulinitate berrien eraikuntza positiboa.

Martxoaren 9ko ponentziak ardatz izango du kultura matxistaren eragina gizonen buruko patologiatan. Ritxar Bacetek berak, Nuevos hombres buenos liburuaren egileak, azaltzen duen moduan “Gogoan izan beharra dago gizon suntsitzaile gehienak gizon suntsituak direla. Baina benetan larriena da suntsipen horiek euren ingurunean dutela eragina hedatze-uhin eran, aintzira batera harria jaurtitzen dugunean bezala. Maila sozialean gure ekintza guztiak elkar komunikatuak daude eta horrenbestez jarrera suntsitzaileek jendarte osoan eragina dute modu eta dimentsio ezberdinez”.

Goza dezagun horrenbestez abagune hau emozioak entzun eta taldean hausnartzeko. Talde sustatzaileok guztiok gonbidatzen zaituztegu Biteri Ikastetxe Nagusian egingo den ekitaldi honetara, erabilera anitzeko aretoan, martxoaren 9an arratsaldeko 18:30ak eta 20:30ak artean.