Ramón Lopez de Mantarasek, Mondragon Goi Eskola Politekniko ikasle ohia, 2018ko Ikerkuntza Sari Nazionala jaso du

Atzealdea

Ramón Lopez de Mantarasek, Mondragon Goi Eskola Politekniko ikasle ohia, 2018ko Ikerkuntza Sari Nazionala jaso du

ERREKONOZIMENDUA

Ramón Lopez de Mantarasek, Mondragon Goi Eskola Politekniko ikasle ohia, 2018ko Ikerkuntza Sari Nazionala jaso du

Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioak ematen duen sari hau, ikerketaren arloan ematen den Espainiako sari garrantzitsuena da.

2018·12·14

$titulo.getData()


Lopez de Mantaras fisikaria,CSICeko ikerketako irakaslea, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko ikasle ohia, eta Adimen Artifizialaren Ikerketa Institutuko (IIIA-CSIC), gaur egungo zuzendaria da, eta 2018ko Ikerkuntza Sari Nazionala jaso du.

Zehatzago esanda, Matematika eta Informazio eta Komunikazio Teknologien “Julio Rey Pastor” sari nazionala jaso du. Saria Adimen Artifizialeko arlo askotan punta puntako ikerketak egiteagatik jaso du. Bereziki, patroiak hautematen eta kasuetan oinarritutako arrazoiketan aritu da eta bere lanak diseinuan, diagnostikoan eta musikan aplikatu da. Horrez gain, Adimen Artifizialean izan duen nazioarteko lidergoa eta komunitateari emandako zerbitzua nabarmendu dute. 

Ikerkuntzako Sari Nazionalaren helburua nazioarteko garrantzia duten zientzia arloetan nabarmendu diren espainiar herritartasuna duten ikerlarien lana saritzea da.