Mondragon Unibertsitateko irakasleek parte hartuko dute aeronautikan baliatzen den metalurgia eta material metalikoen propietateei buruzko ikastaroaren II. edizioan

Atzealdea

Mondragon Unibertsitateko irakasleek parte hartuko dute aeronautikan baliatzen den metalurgia eta material metalikoen propietateei buruzko ikastaroaren II. edizioan

KURTSOA

Mondragon Unibertsitateko irakasleek parte hartuko dute aeronautikan baliatzen den metalurgia eta material metalikoen propietateei buruzko ikastaroaren II. edizioan

HEGAN euskal kluster aeroespazialak sustatu du ikastaroaren edizio berri bat aurrekoaren arrakasta eta gero

2020·01·14

$titulo.getData()


Aeronautikan baliatzen den metalurgia eta material metalikoen propietateen ikastaroaren lehen edizio arrakastatsua eta gero, bertan eskaini ziren toki guztiak bete zirelarik eta bertaratuen balorazioak oso positiboak kontuan izanik, HEGAN (Basque Aerospace Cluster) klusterrak antolatu du otsailaren 24, 25 eta 26an Goi Eskola Politeknikoko Mekanika eta Ekoizpen Industrialeko Departamenduko kideek emango duten ikastaroaren bigarren edizioa.

Saioak 8:30etik 18:00ak arte izango dira Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeko (Zamudio) 101 eraikinean. Ikastaro hau, aeronautikako sektore metalmekanikoan ekoizpen eta diseinuan jarduten duten langileei zuzendua dago, xede du bertaratuek uler ditzatela aeronautikan baliatzen diren material metalikoen barne ezaugarri eta propietateek material hauek prozesatuak diren bitartean duten portaeraren eragina justifikatzen duten arrazoiak. Horretarako, metalurgiaren kontzeptu teoriko orokorrak deskribatuko dira eta materialen propietate mekaniko nahiz fisikoak (Ni oinarriko super-aleazioak eta Ti-ko aleazioak), erlazionatuko direlarik material hauek prozesatuak direnean duten portaerarekin (mekanizatua, konformatua).

Hizlari gisa arituko dira Mondragon Unibertsitateko Errendimendu Handiko Mekanizazio taldeko eta Materialak Konformatzeko Prozesu Aurreratuak ikerketa taldeko ikertzaileak, esperientzia handidunak deialdi ezberdinek (erkidegokoak, estatu mailakoak eta europarrak) eta aeronautika sektorearekin izenpetutako ikerketa eta transferentzia kontratu bidez finantzaturiko proiektutan.

Informazio gehiago eta izen ematea