50.000€ baino gehiago banatuko dira ekintzailetza teknologikoko lehiaketan

Atzealdea

50.000€ baino gehiago banatuko dira ekintzailetza teknologikoko lehiaketan

LEHIAKETA

50.000€ baino gehiago banatuko dira ekintzailetza teknologikoko lehiaketan

Enpresa Sortuz lehiaketa Mondragon Unibertsitateko ikasle, ikasle ohi edo langileei dago zuzenduta, kanpoko agenteek ere parte hartu dezakete gure talentu gaztea inkorporatzeko asmoa badute. Iniziatibaren helburua da produktu, zerbitzu edo negozio ideia berritzaile eta jasangarriak sustatzea.

2022·05·19

$titulo.getData()


IZEN EMATEA EKAINAK 10ERARTE LUZATU DA

Enpresa Sortuz lehiaketak ekintzailetza teknologiko jasangarria sustatzea du helburu eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoko ikasle, ikasle ohi eta langileei dago zuzenduta egoteaz gain, beren proiektu ekintzaileetan ingeneritzako talentu ekintzailea barneratzeko interesa daukaten beste proiektuetako ekintzaileei zuzenduta dago. Iniziatibaren oinarria da produktu, zerbitzu edo negozio ideia berritzaile eta jasangarriak dituzten pertsonen artean ekintzailetzako grina sustatzea eta euren ideia aurrera eramateko baliabideak eskaintzea. Horregatik, lehiaketak 50.000€ baino gehiago banatuko ditu beka eta sarietan.

Nondik atera daitezke ideiak? Unibertsitateko ikerketa taldeetan bekadun gisa dabiltza ikasleek hainbat ideia berritzaile izan ditzakete beraien egunerokotasunean, txikitan bururatutako ideia horretatik tiraka zerbait garatu ahalko litzateke agian, edota ikasgelan landutako PBLan edo ikaske amaierako proiektuan oinarrituz ideia berriren bat garatu daiteke… Lasai, unibertsitateko Ekintzailetza Taldeak ideiari forma egokia ematen lagunduko du eta.

Enpresa Sortuz lehiaketak 4 kategoria edukiko ditu:

  • ENGIPRENEURSHIP: urte osoko bekak oinarri teknologikoa duten negozio ideia berritzaile eta jasangarrienentzat. Azken urteko ikasleen kasuan GBL edo MBLean bihurtuko litzateke urte batez beraien ideia garatu dezaten. Gainera, 10.000 euro ere banatuko dira dirusaritan
  • TECHNOPRENEURSHIP: 200 eurotik 500 eurotara doazen dirusariak oinarri teknologikoa duten produktu/zerbitzu berritzaile eta jasangarrienentzat.
  • TALENTUA: ekintzailetza proiektu batean murgilduta dagoen persona edo ikerketa emaitza bat ustiatzeko gogoa daukan ikerketa talde bati 2-3 hilabetez zure talentuarekin laguntzeko beka (lan-ikaste partekatzea).
  • PITCH-a: 200 euroko saria lehiaketako aurkezpen onenari.

Lehiaketetan parte hartu nahi izanez gero eman izena ekainaren 10a baino lehen. Final handia ekainaren 17an izango da Arrasateko campusean eta parte hartzaileen modu presentzialean aurkeztu beharko dituzte beraien proposamenak.

Eman izena hemen

Technopreneurship kategoria

Technopreneurship kategorian, proposatutako produktuak edo zerbitzuak landu beharko dira, baita bezero potentziala identifikatu ere. Zein da merkatuaren tamaina? Zein da balio-proposamena? Non lortuko dira diru-sarrerak? Parte hartu nahi duten ikasle eta irakasleek fakultateko Ekintzailetza Taldearen laguntza izango dute galdera horiei modu erakargarri eta argian erantzuteko. Banakako edo taldeko hautagaitzak onartuko dira eta ekainaren 10ean jakingo da aukeratutako finalisten zerrenda. Ekainaren 17an egingo da final handia, eta talde bakoitzak pitching bat egin beharko du enpresetako ordezkarien epaimahaiaren aurrean bere ideia salduz.

Engipreneurship kategoria

Engipreneurship lehaiketak ere ekainaren 10ean izango du dokumentazioa aurkezteko azken eguna, aurreko galdera berdinak gehi negozio eredu osoa, konpetentziaren analisi sakonago bat, talde ekintzailearen aurkezpena, proiektuan jadanik aurrera eramandako urratsak eta aurrerantzean aurrera eraman beharrekoak, beste batzuren artean. Disziplinartekotasuna, fakultateartekotasuna eta genero orekak positiboki baloratuko dira, negozio ideiaren berrikuntza, bideragarritasun eta jasangarriatasunarekin batera, beste batzuren artean. Irabazleek beren negozio ideiak aurrera eramateko GRAL/MAL edo urtebeteko beka eta sari metalikoa jasoko dute.

pdf

Lehiaketako oinarriak

pdf

Informazio praktikoa

pdf

Aurkezpen txantiloia

 

Mondragon Goi Eskola Politeknikoko ekintzailetza taldearekin harremanetan jartzeko:

ekintzailetza.mgep@mondragon.edu

Kolaboratzaileen babesa ezinbestekoa

Enpresa Sortuz iniziatiba honek hainbat urte daramatza martxan eta azken urteetan inguruko enpresa eta erakundeek ematen dioten babesa sendotu egin da gainera. Fagor Taldearen baitan dagoen Gizabidea Fundazioa da babesle nagusiena, baino horrekin batera, MONDRAGON Korporazioak, Saiolanek, BerEkinek, Galbaianek, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Laboral Kutxako Gazte Enpresak eta GARAIA Parke Teknologikoak ere babesa ematen diote lehiaketari. Laguntzaile guzti hauei esker, Enpresa Sortuz lehiaketak beka formatuan zein sari ekonomiko gisa, 50.000€ baino gehiago banatuko ditu datorren ekainean.