Mondragon Unibertsitatea eta Innobasquek antolatutako FLL Euskadi- Mondragon torneoko bolondresen izen ematea irekita dago

Atzealdea

Mondragon Unibertsitatea eta Innobasquek antolatutako FLL Euskadi- Mondragon torneoko bolondresen izen ematea irekita dago

IZEN EMATEA

Mondragon Unibertsitatea eta Innobasquek antolatutako FLL Euskadi- Mondragon torneoko bolondresen izen ematea irekita dago

Otsailaren 8an Arrasaten ospatuko den torneo hau ofiziala izango da eta talde irabazleari estatuko txapelketarako sailkapena emango dio

2019·12·03

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateak eta Innobasquek FLL Euskadi-MONDRAGON torneoa antolatuko dugu otsailaren 8an gure inguruko 10 eta 16 urte bitarteko gazteei gaitasun zein bokazio zientifiko teknologikoen garapenean laguntzeko asmoz. Arrasaten ospatuko den ekitaldialdian bolondres gisa parte hartzeko epea irekita dago jadanik.

First Lego League gaur egun 90 herrialdeetan zehar 500.000 gazte inguru batzen duen heziketa programa internazional bat da. Honen baitan antolatuko da FLL EUSKADI-MONDRAGON torneoa Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko Iturripeko Campusean. Ekitaldia STEAM heziketa bultzatzeko Innobasquerekin duen akordioaren baitan dago kokatua. Horrela, Euskal Herriko ikasleen artean gaitasun teknologiko eta zientifikoekiko interesa aktibatu nahi dugu, jakintza ildo berri bat irekiz.

Torneoan bolondresek rol ezberdinetan lagun dezakete: 

  • Epaileak: Taldeen lana baloratu eta sariak erabakitzen dituzte.
  • Arbitroak: Roboten jokoa kontrolatzen dute.
  • Floater-ak: Taldeei lagun egiten diete lehiaketan, garaiz iritsi eta egun osoan ondo pasatzen dutela ziurtatzeko.
  • Timekeeper&Scorekeeper: Mahai-jokoaren softwarea eta partiden denbora kontrolatzen dituzte.
  • PIT/Field/Queue manager-ak: Lehiaketako guneak kontrolatzen dituzte taldeei prozesu osoaz gozatzea ahalbidetzeko.
  • Junior zientzialariak: FLL Junior taldeen lana eta lorpenak zoriontzen dituzte.
  • Junior Floater-ak: FLL Junior taldeei lagun egiten diete lehiaketan, garaiz iritsi eta egun osoan ondo pasatzen dutela ziurtatzeko.

Izen ematea