Orona, Mondragon Unibertsitatea eta Ikerlanek Orona Ideo proiektua berrikuntzako ekosistema gisa aurkeztu dute Go Mobility azokan

Atzealdea

Orona, Mondragon Unibertsitatea eta Ikerlanek Orona Ideo proiektua berrikuntzako ekosistema gisa aurkeztu dute Go Mobility azokan

FERIA

Orona, Mondragon Unibertsitatea eta Ikerlanek Orona Ideo proiektua berrikuntzako ekosistema gisa aurkeztu dute Go Mobility azokan

Orona, Mondragon Unibertsitatea eta Ikerlanek azokan parte hartu dute enpresa, unibertsitate eta zentro teknologikoaren arteko lankidetzan oinarritutako proiektu komuna erakusteko xedez.

2018·11·29

$titulo.getData()


Go Mobility, Europako Hegoaldean etorkizuneko mugikortasun iraunkorrari buruz egin den lehenengo industria erakusketa izan da. Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako azoka honek, besteak beste, ingurumenaren iraunkortasuna sustatu eta mugikortasun iraunkorraren eremuan etorkizuneko beharrei erantzungo dieten profesional berriak prestatzeko erronka eta joerak ezagutzera ematea izan du helburu.

Hiru erakundeek Orona Ideo proiektuaren, alegia, enpresa-munduak (Orona da enpresa traktorea) eta ezagutzaren garapenak (Mondragon Unibertsitatearen eta IK4-IKERLAN zentro teknologikoaren bitartez) bat egiten duten berrikuntzako ekosistemaren, abantailak azaldu dituzte.

Standak, Orona Ideon garatutako gaitasun teknologikoak aurkeztu ditu: sarean berritzea, energia berreskuratzea eta superkondentsadoreetan gordetzea, sarearen potentzia murriztea baterietan metatutakoaren arabera, energia berriztagarriekin elikatzea, sare elektrikoko energia kontsumitzen ez duen igogailua eta igogailuari aplikatutako A motako energia-eraginkortasuna.

Orona Ideoren markoan, etengabeko lankidetzarako eredu baten alde apustu egin da, ahalik eta emaitzarik onenak lortzeko erakunde ezberdinen gaitasunak bat egitean oinarritzen dena. Horri esker, ezagutzak zein ikerketa teknologikoa Oronaren igotzeko soluzioei aplikatu ahal izan dira. Halaber, Orona Ideo oinarrizko ikerketa eta ikerketa aplikatuaren erreferentziazko zentro bihurtu da, energiaren bilketa eta kudeaketaren zein mugikortasun iraunkorrari lotutako teknologien eremuetan.