Data science unibertsitateko aditu ikastaro berria

Atzealdea

Data science unibertsitateko aditu ikastaro berria

IKASTAROA

Data science unibertsitateko aditu ikastaro berria

Mondragon Unibertsitateko Inteligentzia Artifizialaren arloak 300 orduko aditu ikastaro berri bat abiatuko du urtarrilean, datu-analista edo datu-zientzialari izateko gaitzeko, enpresetan gero eta gehiago eskatzen den profila.

2021·11·08

$titulo.getData()


Data Scientist profilaren eskaria hazi eta hazi ari da azken urteetan ( %47 2020 vs. 2019), %650 handitu arte. Eta profil hau arlo desberdin askotan ari da presentzia handitzen, hala nola bankan, telekomunikazioetan, industrian, ikerketan edo silver economy bezalako hazkundedun sektoreetan.

Profil honen eskaria kontutan izanda, Mondragon Unibertsitateak ikastaro berri bat diseinatu du profil teknikoen eskaera horri erantzuteko. 300 orduz osatutako ikastaro bat, 2022 urteko urtarrilean hasi, eta ekainean bukatuko dena eta lanean dauden profesionalei zuzendutakoa formatu eta ordutegi aldetik.

DATA SCIENCE UNIBERTSITATEKO ADITU IKASTAROA, INDUSTRIA ARLOTIK, SILVER ECONOMY ARLORAINO

  • Datak: Urtarrila (2022/01/21) – Ekaina ( 2022/06/17)
  • Ordu kopurua: 300
  • Semi-presentziala, online astearteetan (17:00 -20:00) eta presentzialki ostiraletan (15:00-20:00).
  • Lekua: Nagusi Intelligence Center (Torre Urduliz, Urduliz, Bizkaia)
  • Hobariak Fundae-ren bidez enpresentzat

Horrela, datuak aztertzeko proiektu osoak diseinatu eta zabaldu ahal izango dituzte, datuak prestatu, analisia eta balidazioa egiteko modelatze-teknikak aplikatu, deployment eta bisualizatu. hori guztia Python 3 programazio-lengoaia nagusi gisa erabilita.

Beste ikastaro batzuekiko desberdintasun nagusia ikastaroaren aplikazio praktikoa da; izan ere, ikastaroan zehar, parte-hartzaile bakoitzak datuen proiektu erreal bat garatu beharko du, prestakuntzan eskuratutako ezagutzak eta teknikak aplikatzeko. Horretarako, ikastaroko irakasle aditu baten tutoretza pertsonalizatua izango du. Aditu hauek, Mondragon Unibertsitateko adituak izango dira, kualifikazio handikoak eta benetako proiektuetan esperientzia dutenak eta ikasleek bide lagun izango dituztenak proiektuaren garapen guztian zehar.

Enpresaren izenean datozen pertsonek hobariak izango dituzte ikastaro honetan, Fundaeren bitartez.

Ikastaro honi buruzko informazio gehiago jaso nahi baduzu jar zaitez harremanetan blaskurain@mondragon.edu helbidearekin edo eskaiguzu katalogoa azpiko estekaren bitartez.

 

Eskatu ikastaroaren katalogoa