4.mailako ikasleek ekintzailetza teknologikoko negozio ideiak aurkeztu dituzte

Atzealdea

4.mailako ikasleek ekintzailetza teknologikoko negozio ideiak aurkeztu dituzte

EKINTZAILETZA

4.mailako ikasleek ekintzailetza teknologikoko negozio ideiak aurkeztu dituzte

Ekintzailetza Teknologikoaren inguruan 12 negozio ideia landu dituzte ikasleek hiru hilabetez eta hainbat adituren jarraipena izan dute

2021·02·02

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateko ingeniaritza graduetako 4. mailako hainbat ikasle ekintzailetza teknologikoan zentratuta aritu dira lanean azken hilabeteetan. Guztira 12 negozio ideia teknologiko landu dituzte, eta proba pilotu hau Mondragon Goi Eskola Politeknikoko ekintzailetza taldeak sustatu badu ere, hainbat erakunderen kolaborazioa izan du, hala nola, Gipuzkoako Foru Aldundia, MTA, Garaia Parke Teknologikoa, Saiolan, MONDRAGON Corporation eta KIMUBERRI.

Mondragon Goi Eskola Politeknikoak lehen aldiz martxan jarri duen proiektu honen helburua ikasleen artean ekintzailetza ekosistema bat sustatzea izan da hauek ekintzailetza konpetentziak eskura ditzaten eta euren negozio ideia posibleei bultzada bat emateko.

Urtarrilaren 29an aurkeztu ziren Ekintzailetza Teknologikoan landutako negozio ideien proiektuak eta sektore desberdinetara bideratutakoak izan dira: turismoa, ekonomia zirkularra, ileapaindegiak, garagardoa, minbizia etab. 12 proiektu hauetan parte hartutako ikasleek hainbat adituren laguntza izan dute, hain zuzen ere, ekintzailetzan adituak diren Mondragon Unibertsitateko irakasleen aholkularitza eta merkatuan gai espezifiko horietan profesional gisa lanean aritzen diren adituen asteroko jarraipena.

Aurkezpen saioaren ondoren hainbat proiektu saritu ziren.

  • Proiektu onenaren kategorian irabazlea: DUALIA TO CHINA proiektua (Eguzkiñe del Valle, Endika Zearra eta Maider Gamboa ikasleak). 300€ko saria eskuratu zuten txinera-espainiera itzulpengintza soluzio berritzailean landutakoagatik.
  • Pitching hoberenari saria: HAIR AND HOME proiektua (Kike Ziaurriz eta Sara Rekalde ikasleak). 150€ko saria jaso zuen proiektu honek ileapaindegi zerbitzua etxeetan eskaini eta pertsonalizatzeko aukera proposatzen du.

Antolatzaile eta ikasle parte hartzaileek esperientziaren balorazio positiboa egin dute eta litekeena da datorren urtean ere antzerako zerbait martxan jartzea. 3.mailako ikasleak beraz, joan daitezela pentsatzen negozio ideia teknologiko berrietan eurek ere laster edukiko dute eta esperientzia hau edukitzeko aukera.

 

Mondragon Goi Eskola Politeknikoko ekintzailetza taldearekin harremanetan jartzeko: ekintzailetza.mgep@mondragon.edu

 

512x262

DUALIA TO CHINA proiektuko sustazaileak

512x262

HAIR AND HOME proiektuko sustazaileak