Mondragon Unibertsitateak eta PwC aholkularitza-enpresak Zibersegurtasun Industrialeko Masterra jarriko dute abian Bilbon

Atzealdea

Mondragon Unibertsitateak eta PwC aholkularitza-enpresak Zibersegurtasun Industrialeko Masterra jarriko dute abian Bilbon

MASTER ESKAINTZA BERRIA BILBON

Mondragon Unibertsitateak eta PwC aholkularitza-enpresak Zibersegurtasun Industrialeko Masterra jarriko dute abian Bilbon

Urte bateko master hau 2020ko otsailean hasiko da eta profesionalak prestatzea du helburu industria-zibersegurtasunarekin lotutako arriskuei aurre egiteko

2019·11·19

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateak eta PwC aholkularitza-enpresak Zibersegurtasun Industrialeko Masterra jarriko dute martxan Bilbon. Programak urtebeteko —1.500 orduko— iraupena du eta partaideek industria-zibersegurtasunarekin lotutako arriskuak kudeatzeko eta horiei aurre egiteko ezagutzak, trebetasunak eta gaitasunak har ditzaten du helburu, arreta berezia jarrita industriaren, elektrizitatearen, petrolio eta gasaren, garraioaren eta automozioaren sektoreetan. Masterra otsailetik aurrera eskainiko dute Bilbao Berrikuntza Faktorian.

Zibersegurtasun Industrialeko Masterra industria-inguruneetan dauden zibersegurtasuneko arriskuei aurre egiteko espezializatu nahi duten teknologiako eta industria-prozesuetako profesionalei zuzenduta dago, eta baita goraka doan sektore horretan lan egin nahi duten tituludun berriei ere.  Graduondokoa lau modulutan egituratuta dago, eta horiei master-amaierako proiektua gehituko zaie. Lanean ari diren profesionalek aukera izango dute euren enpresan ezarriko duten proiektua garatzeko, industria-zibersegurtasuneko aditu baten tutoretzapean. Ikasketak berriki bukatu dituztenek, berriz, masterraren hasieratik ordaindutako praktikak egin ahal izango dituzte laguntzaile dugun enpresetako batean.  

Irakasle-taldeko kide izango dira Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko irakasle ikertzaileak, PwC aholkularitza-enpresako zibersegurtasuneko profesionalak eta industria-zibersegurtasunaren alorreko ospe handiko kanpoko laguntzaileak. 

Prestakuntza-programa amaitzean, partaideek Mondragon Unibertsitatearen Zibersegurtasuneko master-titulu propioa eskuratuko dute, eta gai izango dira honako esparru hauetan lan egiteko: zibersegurtasuneko arduradun, zibersegurtasuneko proiektuen zuzendari, segurtasun-teknikari, OT zibersegurtasuneko aholkulari, OT zibersegurtasuneko auditore edota segurtasuneko analista. 

Prentsa oharra