Mondragon Unibertsitateak artikulu bat argitaratu du Nanoscale aldizkarian

Atzealdea

Mondragon Unibertsitateak artikulu bat argitaratu du Nanoscale aldizkarian

IKERKETA KOLABORATBOA

Mondragon Unibertsitateak artikulu bat argitaratu du Nanoscale aldizkarian

Goi Eskola Politeknikoko bi ikertzailek sinatzen duten zientzia artikulua jaso du Royal Society of Chemistryk kaleratzen duen aldizkari ospetsuak.

2018·03·20

$titulo.getData()


Ireneo Torca de la Concepcionek eta Jon Ander Esnaola Ramosek, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko Egituren Mekanika eta Diseinu taldeko ikertzaileek, zientzi artikulu bat argitaratu berri dute Royal Society of Chemistryk kaleratzen duen eta 7.367 inpaktu indizea duen Nanoscale aldizkari ospetsuan. 
 
“Membrane-containing virus particle exhibits mechanics of a composite material for genome protection” da lanaren izena, eta genoma birikoaren babesa du abiapuntua, zelulaz kanpoko garraioan funtsezkoa baita birusaren beraren biziraupenerako eta erreplikaziorako. 
 
Birus batzuek, beren ohiko proteina geruzaren azpian, mintz bat daukate beren DNA genoma areago babesteko. Lan horrek erakusten du nola indarren mikroskopia atomikoaren nanoindentaziorako saiakuntzak eta elementu finituen ereduen zenbakizko analisiak konbinatuta mintza duten birus ikosaedrikoek mintzarik ez dutenek baino erresistentzia mekaniko handiagoa duten. Lanak proposatzen du proteina azal zurrun eta hauskor bat besikula mintza elastiko eta malgu batekin konbinatuta konpositezko nanomaterial zaila lortzen dela, zeinak birus baten DNA babestu dezakeen zelulaz kanpo garraiatzean.
 
CIC bioGUNEko Structural Virology Lab-eko kidea den Ikerbasqueko ikertzaile Nicola G A Abresciak gidatu du lana, eta bertan parte hartu dute Espainiako eta nazioarteko ikerketa talde ospetsuetako ikertzaileek, hala nola, CIC biomaGUNEkoek, EHUkoek, Donostia International Physics Centerrekoek, Helsinkiko Unibertsitatekoek (Finlandia), Leedseko Unibertsitatekoek (Bretainia Handia) eta Mondragon Unibertsitatekoek.