Mondragon Unibertsitateak urteroko Foro Teknologikoaren bigarren jardunaldia egin du

Atzealdea

Mondragon Unibertsitateak urteroko Foro Teknologikoaren bigarren jardunaldia egin du

JARDUNALDIA

Mondragon Unibertsitateak urteroko Foro Teknologikoaren bigarren jardunaldia egin du

Enpresen foroak enpresen beharrak formazioarekin lerrokatzea errazten du, oraingoan Heziketa Zikloak eta Ingeniaritzak landu direlarik.

2019·07·16

$titulo.getData()


Uztailaren 11n egin zen Goi Eskola Politeknikoan Mondragon Unibertsitatearen 2019ko Foro Teknologikoaren bigarren jardunaldia. Urteroko hitzorduak bi deialdi izan ohi ditu, otsailekoa eta uztailekoa, eta azkenak egun Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Heziketa Zikloek eta Ingeniaritzek aurre egin beharreko aldaketak landu zituen. Deialdian foroaren laguntzaile diren enpresen 16 ordezkari izan ziren. Carlos García Goi Eskola Politeknikoko Koordinatzaile Orokorrak hasi zuen topaketa eta ondoren hitza hartu zuten Gorka Aretxagak eta Nekane Errastik.

Foro Teknologikoa informazio iturri interesgarria da eta hezkuntza erakundea industria-sarearen behar nahiz erronkekin lerrokatzea ahalbidetzen du. Ekimen hau 2017-2018 ikasturtean hasi zen eta aldeen parte-hartze arrakastatsutik hurrengo ikasturteetako jarraipena ondorioztatu liteke.