2023ko PBLday ekitaldian Mondragon Unibertsitateak ingeniaritza-proiekturik onenak aukeratu ditu 26 proiektuen artean

Atzealdea

2023ko PBLday ekitaldian Mondragon Unibertsitateak ingeniaritza-proiekturik onenak aukeratu ditu 26 proiektuen artean

PBLday

2023ko PBLday ekitaldian Mondragon Unibertsitateak ingeniaritza-proiekturik onenak aukeratu ditu 26 proiektuen artean

Lehenengo saria hondakinak bereizteko proiektuak jaso du, eta bigarrena energia zinetikoa energia elektriko bihurtzeko etxeko aerosorgailu bat sortzeko proiektuak.

2023·03·16

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko ingeniaritza-graduetako lehenengo, bigarren eta hirugarren mailetako 146 ikaslek 26 proiektu jarri dituzte ikusgai gaur, ikasturteko lehen hiletan garatutako proiektu guztietatik onenak. Benetako arazoak ebaztean oinarritutako PBL (Project Based Learning) metodologia erabilita garatutako lanak dira. Izan ere, 15 urte baino gehiago daramatza Mondragon Unibertsitateak metodologia hori erabiltzen. Talde guztiak lehiatu dira PBLDAY jardunaldiaren aurtengo edizioan, lau sarietako bat irabazteko helburuarekin: lehen saria, 1.000 euroz hornitua (Orona Fundazioak babestua); ekintzailetzako accesit bat, 300 euroz hornitua; 200 euroko saria hirugarren finalistarentzat, eta 100 euroko saria laugarren proiektu finalistarentzat.

Unibertsitateko ingeniaritzako 500 ikasle baino gehiago eta batxilergoko ikastetxeetako beste hainbat ikasle bildu dira jardunaldian.

Proiektuak

PBL proiekturik onena izateko lehiarako aukeratu diren 26 lan horiek ingeniaritzako 10 espezialitatetakoak dira: industria-elektronika, mekanika, energia, biomedikuntza, mekatronika, informatika, industria-prozesuetako ekoteknologiak, industria-diseinua, industria-antolakuntza eta Mondragon Unibertsitateak martxan jarri duen azken ingeniaritza, industria aplikatutako fisika.

Askotariko proiektuak egon dira tartean: haize-errota eramangarriak, artritisa duten pazienteentzako konponbideak, zartagin desmuntagarrien diseinu berritzaileak, eroriko eta istripuetarako alarma-sistema, arrantza-eremuen kudeaketa optimizatzeko aplikazioa, garbiketa-zerbitzua pasatu baino lehen jai-guneetan sortutako hondakinak bereizteko sistema autonomo bat eta eraikinak eraisteko arriskua txikitzeko irtenbideak, besteak beste..

Lehiaketarako aukeratu diren 26 proiektuok jardunaldi osoan egon dira ikusgai, panelak eta bideoak barne. Horien artean onenak hautatu eta 2023ko PBL proiekturik onenaren saria izendatu da, beste hainbat sariren artean. Unibertsitateko zenbait irakaslek eta Orona, Ikerlan, Jema eta Innobasque enpresetako ordezkariek osaturiko epai-mahai batek aukeratu ditu proiektu irabazleak planteatutako irtenbide teknikoa eta taldeek standean egindako komunikazioa kontuan hartuta.

4 finalistak

1.SARIA

  • Ingeniaritza Mekanikoa, 3.maila
  • Hondakinak bereizteko sistema autonomoa, Smart Recycling

Jai herrikoi gehienetan jende asko biltzen da kontzertu, ekitaldi edo lehiaketen inguruan, eta ondoren zaborra kalean abandonatuta geratzen da, garbiketa zerbitzua noiz pasatuko zain.

Egoera honi irtenbidea ematezko helburuz, taldeak gailu mugikor eta eramangarri bat garatu du hondakinak bereizi, ordenatu eta sailkatzeko. Maketa trinko eta ergonomiko bat diseinatu eta eraiki da erabiltzaileentzako eta ingurumenerako asegurua (energia-kontsumoa eta kutsadura akustikoa kontuan hartuz) eta gainera, modu autonomoan edo urrutiko kontrolaren bidez funtzionatzeko gai da.

2.SARIA

  • Industria Antolakuntzako Ingeniaitza, 1.maila
  • Etxeko aerosorgailu elektrikoa, Eolicare Sorgailua

Haize-sorgailu merke bat diseinatu eta eraiki dute, etxeetako terrazetan edo teilatuetan instalatzeko, energia zinetikoa etxeetan erabil daitekeen energia elektriko bihurtzeko.

Proiektuak adierazle ezberdinak neurtu ahal izateko bi software garatu dira, neurtu ditzakeen parametroak dira etxeko aparatuak martxan jartzeko beharrezkoa den haizea, etxeko aparatu bakoitzaren kontsumoa eta zein ordutan erabiltzen den, tenperatura termikoak ekar dezakeen aurrezpena, etab.

3.SARIA

  • Industriara aplikatutako Ingeniaritza Fisikoa, 1.maila
  • Eraikinak erortzea saihesteko sistema etxe orratz baten diseinuari aplikatuta, eraikinaren arriskua saihesteko

Altuera handiko eraikinak lurrikarak jasan ditzakete. Proiektu honetan etxe orratz baten eskalako maketa bat garatu da, eta pendulu bat gehitu zaio. Penduluaren maiztasun-, masa- eta moteltze-ezaugarriak balio-tarte zabal batean alda daitezke, eraikinaren ezaugarriekin sintonizatzeko. Era berean, bibrazioak eskuratzeko sistema bat gehitu da eta datuak doitu dira Matlaben Curve fitter tresnaren bidez. Multzo osoa simulatu da Simulink eta Simscape-n garatutako eredu sinplifikatu baten bidez.

Proiektuaren ondorioa da masa sintonizatuko motelgailuak nabarmen areagotzen duela eraikinaren moteltzea sistema behar bezala doitzen denean, eraikina erortzeko arriskua murriztuz.

4.SARIA

  • Ingeniaritza Mekanikoa, 2.maila
  • Automobilen balazta elektronikoa, eBrake

Ohiko balaztek sistema hidrauliko baten bitartez funtzionatzen dute eta mekanikako 2. mailako ikasleek diseinatu eta fabrikatutako soluzioa balazta elektroniko bat da. Erabiltzaileek erabilera berdina izan dezaten, erronka da balazta elektronikoa aktibatzeko ere, pedala sakatu behar izatea. Horretarako, taldeak simulator feel sistema bat garatu du.

 

512x262

512x262

512x262

512x262

 

Hemen dituzu ekitaldiko argazki gehiago