Mondragon Goi Eskola Politeknikoak arropa bilketa solidario bat jarri du martxan Biteri Ikastetxe Nagusia eta Global Shapersen bitartez

Atzealdea

Mondragon Goi Eskola Politeknikoak arropa bilketa solidario bat jarri du martxan Biteri Ikastetxe Nagusia eta Global Shapersen bitartez

EKIMENA

Mondragon Goi Eskola Politeknikoak arropa bilketa solidario bat jarri du martxan Biteri Ikastetxe Nagusia eta Global Shapersen bitartez

Bildutako arropa Koopera erakundeari emango zaio, eta honen helburua ingurumenaren, berrerabiltzearen, birziklaiaren eta kontsumo jasangarriarekin erlazionatutako ekintzen bitartez bazterketa egoeran bizi diren pertsonei irtenbide soziolaboral bat ematea da.

2019·05·06

$titulo.getData()


Kooperarentzako arropa solidarioaren bilketa apirilak 29tik maiatzaren 6ra izango da, Arropa biltzeko puntua 4. eraikinean egongo da, Biteriko idazkaritza gunean, eta lan orduetan egongo da irekita. Berrerabili daitekeen janzteko edozein jantzik balio du, taila eta garai guztietakoak: kamisetak, alkandorak, galtzak, zapatak, botak, kiroletako oinetakoak, etab.

Iniziatiba hau Fashion Revolutionen harira sortu zen, izan ere, mundu mailako mugimendu honek modaren industriari transparentzia, jasangarritasun eta etika gehiago exijitzen du. Mugimenduak modaren industrian aldaketa bat lideratu nahi du behin betikoz lehenagaiak eskuratzeko, produzitzeko, kontsumitzeko eta automatikoki desegiteko prozesua aldaraziz.  

Kooperak ehunen industria modelo seguru, garbi eta bidezko bat defendatzen du, Fast Fashion delakoarekin amaitzeko helburuaz. Honetarako, ondorengo galderen inguruan hausnartzera gonbidatzen dute: Ba al dakizu ehunen industria petroleoaren ondoren gehien kutsatzen duen industria dela? Ba al dakizu 11.000 litro ur behar direla soineko bakar bat produzitzeko?

Biteri Ikastetxe Nagusia eta Global Shapers Bilbao

Biteri Ikastetxe Nagusia elkarbizitzarako espazioa da, eta ikasleari formakuntza integralerako aukerak eskaintzen dizkio, bai arlo akademikoan, baita pertsonalean ere. Ekintza hau orain martxan jarri bada ere, ikasturte hasieratik bertako ikasleek hainbat eta hainbat iniziatiba sustatu dituzte, ez bakarrik elkartasunaren inguruan, baita kirola, osasuna, ekintzaileta edo alor soziokulturalean ere. 

Global Shapers Mundu mailako Foro Ekonomikoaren iniziatiba bat da non 20 eta 30 bitarteko gazteek inpaktu sozialak sortzea sustatzen duen. Arropa bilketa Global Shapers Bilbaok Biteri Ikastetxe Nagusiarekin elkarleanean egiten duen lehen ekintza da, baina badirudi etorkizunean kolaboratzeko aukera gehiago ere egongo direla, gazteek badute eta mundua aldatzeko gogoa.